Politika -

Heriotza

Flori Renteria, lehendakariaren ama, zendu da

Iñigo Urkulluk bertan behera utzi zituen gaurko aurreikusita zituen ekitaldi guztiak, eta atzo ez zen joan Juan Mari Uriarte zenaren hiletara, amaren egoerak okerrera egin zuelako.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Flori Renteria, Iñigo Urkullu lehendakariaren ama, hil da gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzatik EITBri baieztatu diotenez.

Agintariak bertan behera utzi zituen gaurko aurreikusita zituen ekitaldi guztiak, eta goizean egitekoa zen Gobernu bilera ere atzeratu egin izan dute, amaren osasun egoerak okerrera egin zuelako.

Atzo, gainera, Urkullu ezin izan zen joan Juan Mari Uriarte Donostiako gotzain emerituaren hiletara.

Oraingoz ez dago argi noiz ekingo dion berriro lehendakariak bere agenda publikoari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak