Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

UPNk ez duela gobernatzeko "presarik" eta agintean ez badago PSNk nahi ez duelako dela ziurtatu du Esparzak

Alderdi erregionalistako presidente Javier Esparzak bere kargua utziko du apirilaren 28ko kongresuaren ondoren, baina politikaren bigarren lerroan jarraituko duela berretsi du.

UPNko presidente eta oposizioko burua Nafarroako Parlamentuan, Radio Euskadin
UPNko presidente eta oposizioko burua Nafarroako Parlamentuan, Radio Euskadin
UPNko presidente eta oposizioko burua Nafarroako Parlamentuan, Radio Euskadin

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Esparza UPNko presidentearen arabera, alderdi erregionalistak ez du gobernatzeko "presarik" izan behar, Nafarroan 20 urtez agindu badute PSNrekin akordioak lortzeko "gai" izan direlako izan dela, eta orain horrela ez bada haiek nahi ez dutelako dela. Horren ustez, sozialistek nahiago dute EH Bildurekin bat egin, eta hori horrela den bitartean UPNren posizioa "konplexua" dela onartu du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Esparzak azaldu duenez, UPNk "indartsuago" izan behar du etorkizunean, zuzenean aipatu ez badu ere gehiengo absolutuari erreferentzia eginez. Buruzagi erregionalistaren iritziz, EH Bilduk gobernatzea nahi ez dutenek "UPNren aukera" daukate.

Zortzi urtez alderdiko presidente izan ondoren, Esparzak ez du karguan jarraituko apirilaren 28ko kongresuaren ondoren. Ez du bere ondorengoa izateko hautagaien (Cristina Ibarrola, Alejandro Toquero edo Maria Jesus Valdemoros) inguruko iritzirik eman nahi izan, eta erabakia militanteek hartuko dutela nabarmendu du.

Nafarroako Parlamentuan oposizioko burua ere badenak UPNko presidente izateari utziko badio ere, politikaren bigarren lerroan jarraituko du. Ildo horretan, esan du alderdiko zuzendaritzak nahi duen tokian egongo dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak UPN Albisteak Nafarroa Jose Javier Esparza Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Parlamentua