Politika -
EBAZPENA
Euroganberak Puigdemonten eta Errusiako espioien arteko loturak ikertzeko agindua eman du
Europako Parlamentuak Errrusiaren "esku-sartzea" salatu du Kataluniako "prozezu independentistan", eta Carles Puigdemont Generalitateko presidente oihak 2017an Errusiako espioi ohiekin izan zituen kontaktuak zuzenean aipatu ditu.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europako Parlamentuak Errrusiaren "esku-sartzea" salatu du Kataluniako "prozezu independentistan", eta Carles Puigdemont Generalitateko presidente oihak 2017an Errusiako espioi ohiekin izan zituen kontaktuak zuzenean aipatu ditu. Ebazpen batean, barne ikerketa bat agindu du, eta Espainiako agintariei ustezko lotura horiek ikertzeko eskaera egin du.
Ebazpenak aldeko 432 boto jaso ditu, kontrako 56 eta 18 abstentzio. Onartutako dokumentuan, Errusiak Europako hainbat prozesutan egindako manipulazioa salatzen du eta, besteak beste, Kataluniako independentismoaren eta Moskuren arteko loturak aipatzen ditu.
Testuak PPren, PSOEren, Ciudadanosen eta Voxen babesa jaso du; ERCk, Unidas Podemosek eta Juntsek, berriz, ezezkoa eman diote, eta EAJ abstenitu egin da. Puigdemontek ez du bozketan parte hartu.
Euroganberak bere "kezka handia" agertu du Kataluniako independentisten eta Kremlinaren arteko ustezko harremanengatik, eta "Errusiak Katalunian egin dituen eskala handiko desinformazio kanpainak" aipatu ditu, baita "Errusiako agenteen eta independentismoaren ordezkarien arteko harreman estuak eta bilera kopurua" ere.