Politika -

Donostia

Igeldoko toki-erakunde txikia sortzeko kontsulta apirilaren 14an egingo da

Bozketa apirilaren 14an izango da, 09:00etatik 20:00etara, Igeldoko Plazan dagoen Itsas Aurre eraikinean.

Igeldoko plaza. Artxiboko irudia.
Igeldoko plaza. Artxiboko irudia.
Igeldoko plaza. Artxiboko irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain Donostiaren barruan dagoen Igeldoko toki-erakunde txikia eratzeko kontsulta apirilaren 14an egingo da. Aurreikusita dago prozesu horretarako akordioa hilaren 22ko Donostiako osoko bilkuran onartzea.

Eneko Goia Donostiako alkateak jakinarazi du Igeldoko toki-erakunde txikia eratzeko akordioa onartu dela. Orain, Udalbatzak onartu beharko du, eta, halaber, toki-erakunde txikiaren oinarrizko lurraldeko hautesleei apirilaren 14an egingo zaien kontsulta berretsi beharko du.

Zehaztu duenez, osoko bilkurak hilaren 22an berretsi beharko du Gobernu Batzordeak hartutako eraketa-erabakia, baita kontsultarako deialdia, prozedura, egin beharreko galdera eta bestelako xehetasunak ere.

Bozketa apirilaren 14an izango da, 09:00etatik 20:00etara, Igeldoko Plazan dagoen Itsas Aurre eraikinean.

Donostiako alkateak adierazi duenez, aldeko emaitza izanez gero, espedientea Gipuzkoako Foru Aldundiari bidaliko zaio, foru dekretu bidez ebatz dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostia Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Eneko Goia Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia Igeldo