Politika -

AMNISTIA

Sanchezek atea ireki dio Prozedura Kriminalaren Legea aldatzeari, Juntsek amnistiaren alde bozka dezan

Espainiako gobernuburuak adierazi du prest dagoela alderdiekin hitz egiteko amnistia legearen tramitazioan, denen artean konponbidea aurkitu behar dutela iritzita.

Pedro Sanchez Diputatuen Kongresuan, artxiboko argazki batean. EFE
Pedro Sanchez Diputatuen Kongresuan, artxiboko argazki batean
Pedro Sanchez Diputatuen Kongresuan, artxiboko argazki batean. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak atea ireki dio Prozedura Kriminalaren Legea aldatzeari, Juntsek amnistia legearen alde bozka dezan lortzeko. Azaldu duenez, denen artean konponbidea bilatu behar dute eta "prestutasun handia" agertu du amnistia legearen tramitazioan alderdi politikoekin hitz egiteko. Edonola ere, gaur gaurkoz idatzita dagoen lege testuak Kataluniako prozesuko "kasu guztiak" barne hartzen dituela nabarmendu du.

Prozedura Kriminalaren Legea aldatzearen helburuetako bat instrukzio epeak laburtzea izango ote litzatekeen galdetuta, Sanchezek erantzun du azken asteetan ikusi ahal izan dela instrukzioak "luzatu" egiten direla.

"Uste dut hobetzeko elementuak daudela eta alderdi politiko horiek izan ditzaketen zalantza batzuk argitu daitezkeela", adierazi du Sexta telebista katean egin dioten elkarrizketan.

Halaber, Sanchezek uste du aipaturiko erreforma bateragarria dela duela gutxi Diputatuen Kongresuak onartu zuen Justiziaren eraginkortasunari buruzko legearekin.

Bestalde, Sanchezek azpimarratu du ez duela Kongresura eramandako amnistia legea aldatu nahi. Horren ustez, testu "ausarta", "zuzentzailea" eta "konstituzionala" da. Dena den, talde parlamentarioekin hitz egingo duela gaineratu du "legea hobetzeko zein tarte dugun egiaztatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika Albisteak Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua argazkiak Espainia gaur Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Junts per Catalunya Amnistia Legea