Politika -

Mauritania

Sanchezek eta Von der Leyenek migrazioari aurre egiteko lankidetza gehiago eskatuko dute eguenean Mauritanian

2023an 40.000 pertsona baino gehiago iritsi ziren Kanariar Uharteetara itsasbide atlantikoaren bidez. Mauritania da aurten Kanariar Uharteetara iritsi diren migratzaileen % 83ren jatorrizko herrialdea.

Aita Mari salbamendu ontziaren irudia. Argazkia: @maydayterraneo.
Aita Mari salbamendu ontziaren irudia. Argazkia: @maydayterraneo.
Aita Mari salbamendu ontziaren irudia. Argazkia: @maydayterraneo.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea Mauritanian izango dira datorren ostegunean, Europar Batasunean itsasbide atlantikotik sartu nahi duen migrazio irregularraren aurkako borrokan lankidetza indartzeko. Itsabide horren bidez 40.000 pertsona baino gehiago iritsi ziren Kanarietara iaz.

Bidaia energia garbien inbertsioak sustatzeko proiektuaren barruan ere kokatzen da. Izan ere, joan den urrian, Bruselak Mauritaniari hidrogeno berdearen gune neuralgikoa izateko laguntzeko borondatea agertu zuen.

Hain zuzen ere, astelehen honetan, Diputatuen Kongresuko Nazioarteko Lankidetza Batzordean egindako agerraldian, Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministroak nabarmendu du Mauritania "herrialde estrategikoa" dela Espainiarentzat, eta iragarri du "babes handia" jasoko duela "legegintzaldi honetan zehar", Sahelen egoerak "eragin" handia izango duelako.

Bai Albares bai Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa Mauritaniara joan dira legegintzaldi honetan, migratzaileekin trafikatzen duten mafien aurkako borroka indartzeko eta bide irregularrak mozteko.

Joan den asteazkenean, Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak adierazi zuen Mauritania dela aurten Kanarietara iritsi diren migratzaileen % 83ren jatorria, eta, beraz, herrialde afrikar horrekin "harremanak areagotuko" direla iragarri zuen, Senegalekin eta Marokorekin egiten den bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Politika Europar Batasuna Migrazioa Espainiako Gobernua Pedro Sánchez argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak