Politika -

PROZESU JUDIZIALA

'Tsunami Demokratic' auzian Puigdemont terrorismoagatik ikertzearen aurka agertu da Auzitegi Goreneko fiskala

Fiskalaren txostena oraindik ez da behin betikoa, Auzitegi Goreneko zigor-arloko fiskalen batzordeak aztertu behar baitu.

Carles Puigdemont artxiboko irudi batean.
Carles Puigdemont artxiboko irudi batean.
Carles Puigdemont artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alvaro Redondo Auzitegi Goreneko fiskalak ezezkoa eman dio Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia terrorismoagatik ikertzeari 'Tsunami Democratic' auzian, eta horrenbestez, Auzitegi Gorenak Puigdemont epaitzeari. Hala beraz, fiskal hori ez dago ados Puigdemont terrorismoa leporatuta epaitzearekin, Miguel Angel Carballo Auzitegi Nazionaleko fiskalarekin bat eginez.

Carballo fiskalak esan zuen ez dagoela nahikoa zantzu terrorismoa leporatzeko. Orain, esan bezala, iritzi horrekin bat egin du Auzitegi Goreneko fiskalak.

Hain zuzen ere, hori zen Manuel Garcia Castellon 'Tsunami Democratic' auziko epaileak egin nahi zuena.

Oraindik, ordea, txostena ez da behin betikoa, Auzitegi Goreneko zigor-arloko fiskalen batzordeak aztertu behar baitu.

Informazioa El Confidencial-ek zabaldu du eta fiskaltzako iturriek baieztatu egin diote Europa Press berri agentziari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena albisteak Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont Kataluniako prozesua zuzenean