Politika -

EAE-KO HAUTESKUNDEAK

Hauteskundeetara koalizioan aurkezteko aurreakordioa lortu dute Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok

Sumar markapean aurkeztuko dira hiru alderdiak, Alba Garcia lehendakarigai dutela. Koalizioaren nondik norakoak larunbatean azalduko dituzte, prentsaurrekoan.

Alba Garcia proposatu du Sumarrek lehendakarigai.
Alba Garcia proposatu du Sumarrek lehendakarigai.
Alba Garcia proposatu du Sumarrek lehendakarigai.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sumar Mugimenduak, Ezker Anitza-IUk eta Berdeak-Equo alderdiak aurreakordioa erdietsi dute Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara koalizioan aurkezteko, ohar baten bidez jakitera eman dutenez. 

Sumar markapean aurkeztuko dira hirurak, Alba Garcia zerrendaburu dutela. Koalizioa bihar, larunbatarekin, aurkeztuko dute, Bilboko hotel batean. 

Agerraldian, Alba Garcia lehendakarigaia, Jon Hernandez (Ezker Anitza-IU) eta Carmen Muñoz (Berdeak-Equo) izango dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAE gaur EAEko hauteskundeak Hautagaiak gaur Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak gaur Ezker Anitza Equo Berdeak Sumar Mugimendua Sumar Euskadi hautagaia