Politika -

EITB Focus

EAJ aise nagusituko litzateke bototan Bizkaian, eta EH Bilduk aldea murriztuko luke

Jeltzaleek 9 puntuko aldea atera liokete bototan EH Bilduri, baina koalizio abertzaleak erdira murriztuko luke aldea eserlekutan. Bestalde, PSE-EEk 4 legebiltzarkide eskuratuko lituzke, eta PPk eta Podemosek, bana. Sumarrek, berriz, ez luke ordezkaritzarik izango.

Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ izango litzateke Bizkaiko alderdi bozkatuena Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, 9 puntu baino gehiagoko aldearekin, eta EH Bilduk gora egingo luke eta erdira murriztuko luke jeltzaleekiko aldea eserlekutan, 6tik 3ra hain zuzen ere.

EITB Focus inkestaren arabera, EAJk 11 legebiltzarkide lortuko lituzke, 2020an baino bat gutxiago. Koalizio abertzaleak, bere aldetik, bi gehiago eskuratuko lituzke, hots, 8.

PSE-EE ere hazi egingo litzateke, eta 4 parlamentari bereganatuko lituzke, gaur egun baino 1 gehiago.

PPk, ordea, ordezkari bat galduko luke, eta 2 izatetik bakarra izatera pasatuko litzateke.

Azkenik, Podemosek eserleku bat izango luke, eta Sumarrek eta Voxek, bat ere ez.

Dena dela, Podemosek eta Sumarrek koalizioan aurkeztea adostuko balute, eserlekuen aurreikuspenak aldatu egingo lirateke ezkerreko alderdien artean: PSE-EEk ez luke lortuko laugarren legebiltzarkidea, eta horren ezkerrera dagoen koalizioaren esku geratuko litzateke hura. Beraz, 2 izango lituzke orotara Podemosen espazioko koalizioak.

EITB FOCUS

EITB FOCUS

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak urtarrilaren 24tik 29ra egin zituzten, telefonoz.

Ikerketari buruzko zehaztasun sakonagoak edo beste adierazle estatistiko batzuk ezagutzeko, kontsultatu PDF osoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia EAEko hauteskundeak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Sumar Mugimendua Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak