Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Amnistia Legearen lehen bozketa, laborarien protesta eta Tolosako erasoen ikerketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Amnistiak ardaztutako Diada egun jendetsu baten irudia. Argazkia: EFE
Amnistiak ardaztutako Diada egun jendetsu baten irudia
Amnistiak ardaztutako Diada egun jendetsu baten irudia. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 30, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Amnistia Legearen lehen bozketa: Diputatuen Kongresuaren osoko bilkurak Amnistia Legearen proposamena eztabaidatu eta bozkatuko du gaur, 15:00etatik aurrera. PSOEk eta bazkideek testuan aldaketak sartzeko azken aukera da honakoa, betiere orain arte aurkeztu diren zuzenketak oinarri hartuta (ezin da zuzenketa gehiago aurkeztu, eta beraz, daudenak bere horretan onartu ala baztertu beharko dituzte taldeek). 

- Laborarien protesta: Iragarritakoa betetzen hasi dira Frantziako laborariak: Parisi "setioa" ezartzeko lehen pausoak eman, eta hiriburura doazen errepide nagusiak blokeatu dituzte, Laborarien Sindikatuaren Federazio Nazionala (FNSEA, frantsesez) eta Laborari Gazteak sindikatuek deituta. Parisko eskualdean, ia 800 traktore daude bideak trabatzen, eta hiriburura sartzeko sei puntu trabatuta dituzte. Frantzia osoan, 16 autobide daude kaltetuta 30 departamentutan. 

- Tolosako erasoen ikerketa: Dozenaka pertsonak bilkura egin dute Tolosan osteopatia zentro batean izandako sexu erasoak salatzeko. Tolosako mugimendu feministak eta Udalak deituta, hainbat herritar bildu dira bart erasoak salatu dituzten bi emakumeei elkartasuna adierazteko eta balizko biktimei salatzeko deia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Iparraldea Tolosa azken orduko albisteak Paris azken ordukoa Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua Frantzia berriak Pedro Sánchez albisteak Sexu-abusuen biktimak gaur Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Nekazaritzaren egungo albisteak Sexu erasoak Lan gatazkak gaur Oriol Junqueras albisteak Junts per Catalunya Azken ordukoa Espainia Amnistia