Politika -

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

Belarrak salatu du Irene Monterori Txilen enbaxadore izatea eskaini ziotela, "arazoak emateari utz ziezaion"

"Berarentzat oso erraza zatekeen pauso bat ematea alde batera edo irtenbide politikoa Espainiatik kanpo bilatzea. Hala ere, Irenek pausoa aurrera ematea erabaki du eta oso kanpaina zail baina garrantzitsuan murgiltzea erabaki du", defendatu du Podemoseko buruak.

Belarra eta Montero gaur, Madrilen. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Belarra eta Montero gaur, Madrilen. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Belarra eta Montero gaur, Madrilen. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ione Belarra Podemoseko buruak salatu duenez, Koalizio gobernuak enbaxadore izatea eskaini zion Irene Montero Berdintasun ministro ohiari, "irtenbide politikoa" emateko, "pauso bat alde batera eman" eta "arazoak emateari utz ziezaion".

Hala jakinarazi du Belarrak Madrilen, Europako hauteskundeetarako primarioak direla eta, Monteroren zerrendaren aurkezpen ekitaldian. Eskaintza horren berri izan zuenean "amorruz" negarrez hasi zela azaldu du, gainera.

"Irenek oso erraza izango zukeen haiek 'irtenbide politikoa' deitzen diotenari heltzea. Niri irtenbide politikoa eskaini zidaten Irenerentzat, gauza polita, enbaxada bat. Espainiatik aterako zuen aukera bat, arazoak emateari utz ziezaion. Proposatu zidatenean, nik zintzoki esaten dizuet, negarrez hasi nintzen, amorru handia eman zidalako", esan du.

Ez du zehaztu eskaintza hori Sumarretik etorri zen (berriki haustura izan dute Kongresuan) edo PSOEtik, baina berehala baztertu zutela bai Monterok bai alderdi moreak argitu du.

Handik ordu batzuetara, Podemoseko iturriek argitu dute Txileko enbaxada eskaini ziotela zehazki. Hain zuzen ere, ministro ohiak harreman ona du Txileko egungo presidente Gabriel Boricekin eta han izan zen 2022ko martxoan kargua hartu zuenean.

Beranduago, Diario Redek zehaztu du Monterori egindako eskaintzaren ideia Sumarretik atera zela, eta, zehazki, Yolanda Diaz buruzagia aipatu dute.

Irene Monterok bere hautagaitza "inkonformista" defendatu du "eskuineko politikak egiten dituen ezkerraren" aurrean

Europako hauteskundeetarako Podemosen hautagaitza buru izan nahi duen Monterok bere zerrenda aurkeztu du Madrilen, alderdiko primarioetan. Monterok aldarrikatu du bere hautagaitzak "inkonformismoa" ordezkatzen duela" esparru aurrekoia" deitutakoaren barruan, "eskuineko politikak egiten dituzten ezkertiarren" aurrean.

Berdintasun ministro ohiak "Margaret Teacher Britainia Handiko lehen ministro ohiaren pribatizazioak eta murrizketen parekoak egiten dituen neoliberalismoaren adierazlerik handienetako izan zen Tony Blair ministro ohiak sortutako hirugarren bideari" egin dio erreferentzia, "eskuineko politikak ezkerretik defendatzea esan nahi zuen laborismoa sortzea" leporatuz.

Bere ustez, hori gertatzen ari da: "azkenean, ezkerrak eskuineko politikak egiten baditu, kontserbadoreek aginduko dute, nahiz eta gobernatzen ez duten". Eta horren aurrean, borroka egitera deitu du: "Ez gara konformatuko gorrotoarekin eta eskubideen murrizketekin, ezta putreei eta espekulatzaileei irekitako ateekin ere, ezta sozialismoaren eta berdeen ezezkoekin ere", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europako hauteskundeak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Eguneko albisteak Albisteak Podemos albisteak