Politika -

AUZITEGI GORENA

Fiskaltzak Abascalen aurkako eginbideak zabaldu ditu herriak Sanchez "zintzilikatu" nahiko duela esateagatik

PSOEk sakaleta jarri zuten Santiago Abascalen kontra Estatuko Fiskaltzaren aurrean abenduaren 13an, "egunen batean herriak Pedro Sanchez oinetatik zintzilikatu nahiko du" esateagatik.

Santiago Abascal Voxeko burua, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Santiago Abascal Voxeko burua, artxiboko argazki batean
Santiago Abascal Voxeko burua, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Santiago Abascal Voxeko buruzagiaren aurkako eginbideak abiatu ditu, "egunen batean herriak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea oinetatik zintzilikatu nahiko du" esateagatik.

PSOEk salaketa jarri zuen Abascalen kontra Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean abenduaren 13an, ideologia politiko sozialistaren aurka eraso egitea eta gorrotoa eta indarkeria sustatzea egotzita.

Alderdi Sozialistaren iritziz, Abascalek Argentinako Clarin egunkariari egindako adierazpenak irain edo kalumnia delitu eta gorroto delitu ere izan daitezke.

Fiskaltzaren arabera, gorroto delitua egon dadin aztertutako jokabideak talde baten aurkako etsaitasun eta indarkeria giroa sortzeko "benetako arriskua" eragin behar du. Alderdi politikoak ez lirateke sartuko aipaturiko talde horien artean.

Bestalde, Fiskaltzak Clarin egunkariari eskatuko dio Abascali egindako elkarrizketaren kopia bat bidaltzeko, eta bulego judizialari, berriz, Abascalek elkarrizketari eta Ferrazen egindako kontzentrazioei buruz X sare sozialean egindako adierazpenak biltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Alderdi politikoak berriak Salaketak bideoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Vox Santiago Abascal