Politika -

Internet

Espainiako Gobernuak dio uda baino lehen egongo dela prest adingabeei pornoaren sarbidea galarazteko app-a

Pilar Alegria Hezkuntza ministro eta Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, adina egiaztatzeko sistema eraginkorra da, adingabeek eduki kaltegarriak eskura ez ditzaten, pornografikoak kasu.

Ekimen aitzindaria da Europan. Argazkia: Pixabay.
Ordendore bat, tablet bat eta mugikor bat irudian
Ekimen aitzindaria da Europan. Argazkia: Pixabay.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak baieztatu du 2024ko uda baino lehen prest egongo dela Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) eta Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalak adingabeak Interneteko pornografiatik babesteko garatutako aplikazio bat, joan den abenduan aplikazio horren arduradunek aurreratu zuten bezala.

Horrela, Espainiako Gobernuak, oro har, bere egiten du bi erakundeek abian jarritako proiektua, adingabeentzat kaltegarriak diren edukiak (pornografikoak, esaterako) eskuratzeko adina egiaztatzeko sistema eraginkorra ezartzeko. Hala baieztatu du Pilar Alegria Hezkuntza ministro eta Gobernuko bozeramaileak astearte honetan, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

Zehazki, zehaztu du proiektu pilotu bat dela, adina egiaztatzeko sistema bat, "dagoeneko nabigatzaile nagusiekin probatu dena eta helburu nagusia adingabeak helduentzako edukira sartzetik babestea duena".

Ministroak adibide bat jarri du aplikazio horrek nola funtzionatuko duen azaltzeko. "Uneren batean nire telefono mugikorrarekin helduentzako orrialderen bateko edukiren batera sartu nahiko banu, telefono mugikorrak, Datuak Babesteko Agentziak garatzen duen aplikazio honekin, ezagutu egingo ninduke eta, beraz, orrialdeetan nabigatzeko aukera izango nuke; hala ere, telefono mugikor hori nire seme adingabeak erabiliko balu, aplikazioak ezagutu egingo luke eta helduentzako edukien orri hauetara sartzea eragotziko lioke", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Umeak Internet