Politika -

IRAGARPENA

Adin txikikoak Interneteko eduki pornografikoetatik babesteko legea onartuko dutela iragarri du Sanchezek

Hiru ardatz nagusi izango lituzke ekimenak: gaia osotasunean jorratuko duen lege integral bat onartzea, hezkuntza plan zehatza martxan jartzea eta adin txikikoei eduki pornografikoetara sartzea galarazteko gailuak sortzea.

Pedro Sanchez artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuak iragarri du adin txikikoak Interneten aurki ditzaketen eduki pornografikoengandik babesteko legea onartuko dutela. El Pais egunkariari emandako elkarrizketan, "eduki pornografikoetara sarbidea duten adin txikikoen benetako epidemiaz" ohartarazi du.

"Datuak izugarriak dira. 12 urtez azpiko lau gaztetxotatik batek pornora sarbidea iza du edo jada ikusi egiten du. 15 urtez azpiko adin txikikoen ia erdiak maiztasunez kontsumitzen dute. Eta hau ez da puritanismo kontu bat. Honek gure nerabeen formazioari eragiten dio, baita etorkizunean berdintasuna bezalako gai garrantzitsuekin izan dezaketen jarrerari ere", adierazi du.

Pornoak gaztetxoen formazioari eragiten diola salatu du: "une honetan dituzten jarrerak baldintzatzen ditu, baita etorkizunean izango dituztenak ere", azaldu du. Horregaitk, akordio transbertsala prosatuko die gainontzeko alderdiei, hiru ardatzetan oinarrituta:

1: Adin txikikoen Internetko jarduna babestuko duen lege integrala onartzea.

2: Diziplina anitzeko estrategia bat onartzea hezkuntzan, gaitasun digitalen eta berdintasunaren arloak uztartuz.

3: Adin txikikoei eduki pornografikoetara sartzea galarazteko gailuak sortzea.

Hainbat muga otsailetik aurrera

Itxura guztien arabera, hau guztia ez da berehalakoan onartuko, baina azken puntuari lotuta, badirudi hemendik gutxira martxan egon litezkeela adina egiaztatzeko neurriak. Izan ere,  joan den hilean Europako Batzordeak dagoeneko onartu zuen neurri hori eta otsailean, indarrean sartzen denean, zerbitzu digitalen legea betetzera behartuko ditu mugimendu handia duten hiru porno plataforma.   

Erabiltzaileen adina kontrolatu beharko dute eta egileen baimenik gabe zintzilikatuta dauden bideoak galarazi egin beharko dituzte.

Horrekin batera, kontrol ikuskaritzak egin beharko dituzte eta hori betetzen ez badute, isunak ezarriko zaizkie; urtean izaten dituzten etekinen % 6ko isuna gutxienez.

"Generacion porno", dokumental arrakastatsua

Hain zuzen ere, iaz "Generación porno" dokumental sorta arrakastatsua estreinatu zuen ETBk, TV3 eta Shine Iberiarekin ekoitzita. Nerabeen eta sexuaren arteko harremana, filtrorik gabe eta lehen pertsonan kontatzen da "Generación Porno" saioan eta eskola material gisa erabiltzen ari dira toki askotan.

Adolescentes, sus padres, profesionales del porno y expertos en educación sexual, en ''Generación Porno''
Adolescentes, sus padres, profesionales del porno y expertos en educación sexual, en ''Generación Porno''
Adolescentes, sus padres, profesionales del porno y expertos en educación sexual, en ''Generación Porno''

0:53
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Haurtzaroa albisteak Internet