Politika -
Kartzela politika
ETAko 155 presoetatik 147 Hego Euskal Herriko espetxeetan daude
Gaur egun, 19 preso daude baldintzapeko askatasunean, baina beste 45ek dute hori lortzeko aukera, zigorren hiru laurden beteta baitituzte. Gainera, 70ek hirugarren gradua jasotzeko aukera dute.
eitb media
ETAko presoak euskal espetxeetara gerturatzeko prozesua 2023ko martxoan amaitu zen, baina sakabanaketa iazko azaroan desagertu zen Espainiako Estatuan, Alcala Meco Madrilgo espetxean zegoen ETAko azken presoa libre geratu zenean.
Gaur egun, ETAko 155 preso daude. Horietako 140 EAEko espetxeetan daude; 7, Iruñean, eta gainerako 8ak, Frantziako Estatuan.
ETAko 19 preso baldintzapeko askatasunean daude, baina beste 45ek ere lor dezakete, zigorren hiru laurden beteta baitituzte.
Beste 70 hirugarren gradura pasatzeko moduan daude, espetxealdiaren erdia igaro baitute.
Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak EAEko datuetan oinarrituta jakinarazi duenez, 2023an soilik 28k eskuratu zuten hirugarren gradua, zazpiri atzera bota zieten neurri hori, eta laurena bertan behera geratu zen, ebazpen judizialaren zain.