Politika -

EUSKAL POLITIKA

Idoia Mendiak euskal politikagintza utziko du legegintzaldi honen amaieran

Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, beste zeregin batzuetarako alderdiak esaten dionaren zain geldituko da.

Idoia Mendia eta Eneko Andueza. Artxiboko argazkia: EFE
Idoia Mendia eta Eneko Andueza
Idoia Mendia eta Eneko Andueza. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak iragarri du euskal politikagintza utziko duela legegintzaldi honen amaieran.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan Mendiak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzaren barruan egin duen ibilbidea amaitu eta "belaunaldi berriei" bide emateko garaia da.

Etorkizunaz galdetuta, alderdiak baliagarria dela uste duen tokian egongo dela erantzun du. Edozein kasutan, beste esparru batzuetan duen esperientzia bere alderdiak "aprobetxatzen" jakingo duela uste du.

Gauzak horrela, hurrengo Eusko Jaurlaritzan ezinbestean lehendakari eta sailburu berriak izango dira, Idoia Mendiak ez ezik, Iñigo Urkulluk, Josu Erkorekak eta Pedro Azpiazuk ere ez dutelako jarraituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Idoia Mendia albisteak PSE-EE Bizkaia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea