Politika -

Akordioa

Errelebo kontratua luzatzea eta energia enpresen eta bankuen zerga kontzertatzea adostu du Gobernuarekin EAJk

Hala, ezohiko irabazien gaineko zerga moldatu egingo da Kontzertu Ekonomikoaren eta Nafarroaren Hitzarmenaren moldaketen bitartez.

Errelebo kontratua luzatzea eta energia enpresen zerga kontzertatzea adostu du Gobernuarekin EAJk
Errelebo kontratua luzatzea eta energia enpresen zerga kontzertatzea adostu du Gobernuarekin EAJk
Errelebo kontratua luzatzea eta energia enpresen zerga kontzertatzea adostu du Gobernuarekin EAJk

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erretiro partzialari lotutako errelebo kontratua urtebetez luzatuko du industrian Espainiako Gobernuak, EAJrekin egindako itunari esker, jeltzaleek ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Gaur bertan Ministroen Kontseiluak onartuko duen krisiaren aurkako dekretuak jasoko du neurri hori, baita bankuei eta energia enpresei ezarritako ezohiko kargak zerga sisteman sartzea —hitzarmen edo kontratu bidez— ere, horiek EAEk eta Nafarroak kudea ditzaten. Horrek esan nahi du energia konpainien eta bankuen ezohiko irabazien gaineko zergari eutsiko diotela, baina "inbertsio estrategikoen" kasuan pizgarri batekin arinduko dira.

Iragan astean, Gizarte Segurantzako ministro Elma Saiz agente sozialekin batu zen legealdiko erronkei heltzeko, eta batzuen eta besteen artean erabaki zuten, mahai tekniko batean, errelebo kontratuaren gaia sakonago lantzea.

Gobernuak ekainaren 30era arteko epea zuen erretiro partzialaren arautzeari eta errelebo kontratuari buruzko proposamen bat aurkezteko.

Hauteskundeen aurrerapenak, baina, "hutsean" utzi zuen gaia, nahiz eta gerora PSOEren eta Sumarren arteko akordioan jasota gelditu zen. Biek ala biek adostu zuten kontuan izango zutela adin batetik aurrera zenbait lanpostutan aritzea "neketsua" zela, "bereziki manufaktura industrian".

Hartara, errelebo kontratuaren luzapenak lantaldeak gaztetzea ekarriko du industria sektorean. Halaber, deskarbonizazioaren eta digitalizazioaren eraginez aldaketa sakona izaten ari den sektore horretan formakuntza erraztuko du.

Izan ere, langilearen lanaldi murrizketa eta partzialki ordezkatuko duen bigarren behargin baten alta dakar txanda kontratuak. Hortaz, kontratuaren iraupena bat etorri behar da erretiroa hartuko duen langileari jubilaziorako geratzen zaion denborarekin, eta helburu du erretiroa hartzen duenaren lanpostua bere ordezkoarentzat izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika EAJ-PNV Lana Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Industria Zerga politika Energia ekoizpena gaur