Politika -

Entrevista en Radio Euskadi

Erkoreka: "Indarkeria matxista delituek dimenstio berriak hartu dituzte, etengabeko berritzea eskatzen dute"

2023an kriminalitateak Euskadin izan duen bilakaerari buruz galdetuta, esan du orokorrean delituen igoera ez dela aurreko urteetan bezain nabarmena izan, nahiz eta nabarmendu duen "ziberdelituak" eta "indarkeria matxistarekin lotutako delituak" izugarri igo direla.

Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu Josu Erkoreka
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu Josu Erkoreka
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu Josu Erkoreka

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburu Josu Erkorekak bere 24 urteko ibilbide politikoa gainbegiratu du Radio Euskadiko "Boulevard" saioan, lehen lerrotik aldentzeko erabakia ezagutarazi eta egun gutxira.

Elkarrizketan, halaber, egungo agertoki sozial, ekonomiko eta politikoaz egin du berba. 2023an kriminalitateak Euskadin izan duen bilakaerari buruz galdetuta, esan du orokorrean delituen igoera ez dela aurreko urteetan bezain nabarmena izan, nahiz eta nabarmendu duen "ziberdelituak" eta "indarkeria matxistarekin lotutako delituak" izugarri igo direla. "Dimentsio berriak hartu dituzte, horrenbestez, etengabeko berritzea eskatzen dute, egunero formula eta teknika berriekin egiten baitugu topo", adierazi du.

"Pentsatzen genuen belaunaldi aldaketak arazoa mantsotuko zuela, baina ez dirudi lerro horri jarraituko dionik. Ikaragarria da, baita ere, sexu esparruan ziberdelinkuentziak izan duen gorakada", aitortu du. 

Esan bezala, "ziberdelituak ere haziz doaz". "Internet bidez, kontuak lapurtuta, egiten diren iruzurrei aurre egiteko, adibidez, Cyberzaintza kanpaina abiatu genuen, erabiltzaileak sarean erosteak dituen arriskuez ohartarazteko", erantsi du.

Azkenik, Ertzaintzaren sindikatuen aldarrikapenak mintzagai, azpimarratu du "alde ekonomikoan soilik" oinarritzen direla. "Negoziazio mahaian esertzen direnean, soldata da axola zaien bakarra", bukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Indarkeria matxista Eusko Jaurlaritza Delituak Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak gaur