Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Babes sozialaren luzapena, Mileiren kontrako protestak eta migratzaile karabana Mexikon

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Euroak
Euroak
Euroak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Babes sozialaren luzapena: Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du inflazioaren, krisi energetikoaren eta Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko babes sozialaren luzapen partziala, eta lan-eremuari, oinarrizko hornidurak eteteko ezintasunari, bonu sozial elektrikoari dagozkion deskontuak handitzeari edo etxegabetzeak bertan behera uzteari buruzko neurriei eutsiko die, Sumarreko iturriek jakinarazi dutenez.

-Mileiren kontrako protestakSindikatuek eta gizarte erakundeek manifestazioa egingo dute Buenos Airesen Javier Milei ultraeskuindarra buru duen Gobernu berriak iragarritako erreformak gaitzesteko. Aurreikusi dutenez, datozen asteetan egingo dituzte erreforma horiekin lotutako bozketak.

-Migratzaile karabana MexikonMilaka migratzailek (gehienak erdialdeko amerikarrak eta karibearrak) osatutako karabana bat Villa Comaltitlan (Vhiapas Estatua) herrira iritsi da bart, hots, Mexiko hegoaldera. Tapachulatik, Guatemalako mugatik, atera zen karabana hori igandean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Berriak Politika Albisteak migrazioa Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Espainiako Gobernua Mexiko bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Buenos Airesko albisteak Manifestazioak gaur Elektrizitatea Garraio publikoa gaur