Politika -

EUSKO ALKARTASUNA

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Eusko Alkartasunaren primarioen prozesua baliogabetzat jo zuen epaia

Maiorga Ramirez buru duen EAren sektore kritikoak nabarmendu du azken epai honek "behin betiko" ixten diola bide juiziala Eba Blancori, eta "primarioak errepikatu" behar direla nabarmendu du.

2022an egindako epaiketaren irudi bat. Argazkia: EFE
2022an egindako epaiketaren irudi bat. Argazkia: EFE
2022an egindako epaiketaren irudi bat. Argazkia: EFE

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salak berretsi egin du gaur Arabako Lurralde Auzitegiak 2021ean Eusko Alkartasunaren primarioen prozesua baliogabe jo zuen epaia. Ebazpen horren arabera, Maiorga Ramirez kritikoen hautagaiaren eskubideak urratu zituen alderdi abertzaleak, eta egin ziren primarioek "ez zuten alderdiaren funtzionamendu demokratikoaren eskakizuna errespetatu. Hala, primarioen prozesua errepikatzea ere eskatzen zuen epaiak.

Arratsaldean zabaldutako agiri batean, Maiorga Ramirez buru duen EAren sektore kritikoak nabarmendu du azken epai honek "behin betiko" ixten diola bide judiziala Eba Blanco egungo idazkari nagusiari, eta "primarioak errepikatu" behar direla nabarmendu du. 

Kritikoak adierazi dute beste behin argi geratu dela Ramirezen eskubideak urratu egin zirela, eta orain, militanteei dagokiela idazkari nagusi berria hautatzea. Halaber, gogorarazi dute epaitegiek baliogabetu egin zituztela Ramirezen, Iratxe Lopez de Aberasturiren, Mikel Goenagaren, Miren Aranoaren eta Esther Corresen kanporatzeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena Epaiketak Alderdi politikoak EA Eguneko albisteak Albisteak