Politika -

UPN

Javier Esparza: "Hau ezin dakieke debalde atera Pedro Sanchezi eta Maria Chiviteri"

UPNko presidenteak EH Bilduren eta PSNren arteko akordioaren ostean Iruñeko alkatetza galtzeak dakarren "kolpe gogorra" aitortu du bere alderdikideen aurrean.

Javier Esparza UPNk urtero deitzen duen Afiliatuen Batzar Nagusian. Argazkia: EFE
Javier Esparza UPNk urtero deitzen duen Afiliatuen Batzar Nagusian. Argazkia: EFE
Javier Esparza UPNk urtero deitzen duen Afiliatuen Batzar Nagusian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Esparza UPNko presidenteak EH Bilduren eta PSNren arteko akordioaren ostean Iruñeko alkatetza galtzeak dakarren "kolpe gogorra" aitortu du bere alderdikideen aurrean, baina mezu argia igorri die: "Hau ezin dakieke debalde atera Pedro Sanchezi eta Maria Chiviteri"

Alderdi erregionalistak urtero deitzen duen Afiliatuen Batzar Nagusian esan du hori.

Erregionalisten presidentea "oso kezkatuta" agertu da Cristina Ibarrola alderdikidea Iruñeko alkatetzatik kanporatuko duen zentsura-mozio "lotsagabea" adostu ostean, eta itun horrek berarekin dakartzan "zitalkeria, salerosketa, gezurra eta politikaren degradazioa" salatu ditu.

Alderdiko presidenteak aitortu duenez, duela astebete arte UPNren estrategia beste alderdi politiko batzuekin akordioak bilatzea zen, "batez ere" EH Bilduk erakundeetan ardura kargurik izan ez dezan. Gaur-gaurkoz, baina, gertatutakoaren ostean, bere ustez, "argi dago zubi guztiak hautsita daudela, PSNk dinamitatu egin dituelako".

Esparzaren hitzetan, "hemendik aurrera, PSNk EH Bildurekin, Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin bakarrik moldatu beharko du". Haiek Parlamentuan gehiengoa osatzen dutela eta PSN "gutxiengoan" gelditzen dela esan du, eta, beraz, Chivite "EH Bilduren eta Geroa Bairen aginduetara" geratuko dela, "Nafarroa Euskadira anexionatzea, independentzia, euskara inposatzea eta ikurrina gure bandera gisa" nahi duten alderdien mende.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea UPN PSN Nafarroa EH Bildu Jose Javier Esparza Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Iruñeko Udala María Chivite