Politika -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Ministro berrien kargu hartzea; Hezkuntza Legea, azken txanpan; Siemens-Gamesaren plana
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Ministro berrien kargu hartzea: Gobernu berriaren osaera iragarri ostean, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak izendatutako ministroek karguaren promesa egingo dute Felipe VI.a erregearen aurrean 09:30etik aurrera. Ondoren, aurreko ministroen eta berrien artean kargua aldatzeko ekitaldiak egingo dituzte ministerio bakoitzean.
- Hezkuntza Legea, azken txanpan: Askotariko adostasunek eta desadostasunek markatutako prozesu luze baten ondoren, Hezkuntza Lege berriak azken faseari ekingo dio, aurreikuspenen arabera. Azkenengo zuzenketak eztabaidatuko dituzte gaur Eusko Legebiltzarrean, ados jarri eta legearen behin betiko testua ixteko asmoz. Hala ere, egoera gorabeheratsua da, EH Bilduk kontrako botoa emango duela iragarri baitzuen atzo. Alderdi horren oposizioarekin, beraz, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin soilik egingo du aurrera legeak.
-Siemens-Gamesaren plana: Gamesarentzat egindako plana aurkeztuko du gaur Siemens Energyk. Siemens Energy multinazionalak ia 4.600 milioi euroko galerak izan ditu 2023ko urte fiskalean (urritik urrira doa), Siemens Gamesa filial eolikoak "ustekabean" jasandako "zartako larria" tarteko. Konpainiak ohar bidez jakinarazi ditu emaitzak, eta galerak aurreko urtekoen halako bost izan direla zehaztu du (2022ko urte fiskala 940 milioi galduta itxi zuen taldeak).