Politika -
Inbestidura
Inbestidura saioa, urratsez urrats: Sanchezen diskurtsoa, hitzaldien ordena eta lehen bozketa
12:00etan hasi du eztabaida saioa Sanchezek. Arratsaldean, talde parlamentarioetako ordezkariek hartu dute hitza, handienetik hasita. 30 minutuko tartea izan du bakoitzak, ordena honetan: PP, Vox, Sumar, ERC eta Junts; EH Bildu, EAJ, Talde Mistoa eta PSOE taldeek bihar hartuko dute hitza.
LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA
Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak, Pedro Sanchezek, inbestidurako lehen saioari ekin dio gaur, bere hautagaitzak aurrera egiteko ahaleginean.
Asteazkeneko saioa:
-12:00etan hasi da saioa, Sanchezen diskurtsoarekin. Uste baino motzagoa izan da, bi ordu baino gutxiago iraun baitu hitzaldiak.
-Ondoren, talde parlamentarioek agerraldia egin dute prentsa aretoan.
-Etenaldia.
-Arratsaldeko saioaren hasiera (15:30ak inguruan).
-Talde parlamentarioen berbaldiak, handienetik hasita, eta 30 minutuko denbora tartearekin. Ordena honetan hitz egin dute: PP, Vox, Sumar, ERC eta Junts; EH Bildu, EAJ eta Talde Mistoa (BNG, Coalición Canaria eta UPN, 30 minutuko tartea banatuko dute) eta PSOE taldeek bihar, ostegunean, izango dute txanda.
-Sanchezen erantzuna, denbora mugarik gabe.
-Talde parlamentarioen erantzuna (10 minutuko tartea du bakoitzak).
-Sanchezen azken erantzuna. Banaka zein taldeka erantzuteko aukera dauka.
-Lehen saioaren amaiera (21:30ak aldera).
Osteguneko saioa:
-09:00etan hasiko da bigarren saioa, asteazkenean hitz egin ez duten taldeen diskurtsoekin: EH Bildu, EAJ eta Talde Mistoa (BNG, Coalición Canaria eta UPN) eta PSOE.
-Sanchezen erantzuna, aurreko egunean erabilitako formula berberarekin (banaka zein taldeka erantzun dezake).
-Lehen bozketa (eguerdian, segur aski). Gehiengo osoa behar du (176 boto), eta 179 ditu ziurtatuta. Ziurrenik ostegunean bertan izendatuko dute presidente. Hala ez balitz, bigarren bozketa bat egingo lukete 48 ordu geroago, hau da, azaroaren 18an (kasu honetan nahikoa litzateke gehiengo sinplea).