Politika -

Inbestidura

Juntseko militanteen % 86k berretsi dute PSOErekin egindako akordioa

Parte-hartzea % 67koa izan da, boto-emaileen % 13,3k aurka bozkatu dute eta soilik % 0,01ek eman dute boto zuria.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Junts alderdiko militanteen % 86,16k babestu dute Pedro Sanchezen inbestidurarako PSOErekin lortutako akordioa, % 67ko parte-hartzea izan duen galdeketan.

Kontsulta telematikoki egin dute, larunbatean hasi eta igandeko 18:00ak arte. "Bruselako Akordioa"ren aurka bozkatu dute boto-emaileen % 13,83k, alderdiak ohar batean azaldu duenez.

Galdera hau egin diete: "Berresten al duzu Junts per Catalunyak eta PSOEk Bruselan sinatutako akordioa, Kataluniaren eta Espainiako Estatuaren arteko gatazka politikoa konpontzeko baldintzak eta mekanismoak ezartzen dituena, eta autodeterminazioari buruzko erreferendum bat planteatuko duena?". Boto-emaileen % 0,01ek eman dute boto zuria. 

"Aro berri bat irekitzeko" eta "Kataluniako gatazka historikoa konpontzeko" ituna sinatu zuten joan den ostegunean PSOEk eta Juntsek. Akordioak amnistia legea jasotzen du, lawfare edo Justiziaren judizializazio kasuetarako, eta "nazioarteko" mekanismo bat, "negoziazio prozesu osoan eta lortutako akordioetan laguntzeko, egiaztatzeko eta jarraipena egiteko funtzioak" izango dituena, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua Junts per Catalunya