Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Amnistiari buruzko iritziek dakarten arriskuaz ohartarazi du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide batek

Lucasek arrazoitu du beti egin izan duela gisa horretako deklarazio instituzionalen aurka. "Gure iritziak soilik balio du testu jakin bati buruzkoa denean", zehaztu du. Edozelan ere, ukatu egin du eztabaida tirabiratsua izan zenik.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eztabaida. Argazkia: EFE
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eztabaida
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eztabaida. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) kide Enrique Lucas elkarrizketatu dute gaur, asteazkenarekin, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan. Asteon amnistiaren legearekin lotuta, Botere Judizialaren Kontseiluak onartu duen deklarazioaz galdetuta, irmo erantzun du: "Kontra bozkatu nuen, testuaren edukia ezagutu gabe, edozein iritzi desegokia izan daitekeelako".

Lucasek arrazoitu du beti egin izan duela gisa horretako deklarazio instituzionalen aurka. "Gure iritziak soilik balio du testu jakin bati buruzkoa denean", zehaztu du. Edozelan ere, ukatu egin du eztabaida tirabiratsua izan zenik. "Bi jarrera zehatz zeuden. Eztabaida lasaia eta zibilizatua izan zen", erantsi du.

Halaber, gogora ekarri du BJKNko epaileek ez dutela ezelako ahalmenik. "Konstituzioaren aurka doan ala ez Auzitegi Konstituzionalak erabakitzen du. Uste dut ez dela zilegi testua ezagutu gabe horri buruzko iritzia agertzea. Justizia auzitegiek aplikatu beharko dute legea, kasuan-kasuan, eta Konstituzionalak horretan du azken hitza", azpimarratu du.

Esan bezala, PSOE eta Kataluniako indar independentistak, inbestidurara begira, negoziatzen ari diren amnistiaren legearen kontrako deklarazioa onartu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aste honetan bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia Espainiako Amnistia Legea