Politika -

DONOSTIA

Espainiako Gobernuak Loiolako kuartelen eskualdaketa onartu du, etxebizitza berriak eraikitzeko

Donostiako Udalak 73,3 milioi euro ordainduko ditu Espainiako Armadarenak diren 20 hektareak erosteko. 1.500-1.700 etxebizitza eraikitzeko asmoa dute. Dena ondo bidean, sei hilabeteren buruan amaituko da operazioa.

Loiolako kuartelak, artxiboko irudi batean. EITB Media
Loiolako kuartelak, artxiboko irudi batean.
Eneko Goia: ''Onespenak etorkizuneko Donostia irudikatzen lagunduko digu''

1:09

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak argi berdea eman dio gaur, asteartearekin, Loiolako kuartelen lurrak eskualdatzeari. Hala, Donostiako Udalak hartu du lurzoru horien jabetza, eta bertan etxebizitza berriak eraikiko ditu.

Defentsa Ministerioak iradokita, jarduneko Gobernuak eskualdatzea ahalbidetzen duen akordioa onartu du. Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuaren bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, "Donostiaren aldarrikapen historiko bati erantzuten dio itunak".

"Instalazioak eta horien erabilera hobetzea da asmoa", esan du Rodriguezek.

Iragan astean Defentsa ministro Margarita Roblesek gogorarazi zuen duela bi urte eta erdi hasi zituztela tramiteak, eta azaldu du, behin eskualdaketa onartuta, Udalak "lurzoru horiengatik ordaindu beharrekoa" emango diola Gobernuari.

Goia: "Etorkizuneko Donostiari ateak ireki dizkio akordioak"

Donostiako alkate Eneko Goia pozik agertu da akordioa onartu dutelako, eta horri buruz esan du "eremu berri horren diseinuarekin amesteko unea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Berriak Politika Donostia albisteak Eneko Goia Espainiako Gobernua Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Etxebizitza Loiola gaur