Politika -

Inbestidura

Urkulluk Sanchezi galdegin dio bete dezala Estatutua, EAJren botoak ere falta zaizkiola gogora ekarrita

Lehendakariak esan duenez, bere asmoa ez da, inbestidurara begira, "kezka eta ziurgabetasuna" areagotzea.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria
Oraindik EAJren botoak falta zaizkiola gogorarazi dio Urkullu lehendakariak Pedro Sanchezi

1:09

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari ohartarazi dio, Juntsen botoak ez ezik, EAJrenak ere falta zaizkiola Presidentetzan jarraitu nahi badu. Hori horrela, gogora ekarri du oraindik bete gabe dagoela Gernikako Estatutua.

Aurreko legealdian Espainiako Gobernuak bere hitza eta konpromisoa bete ez zituela esan du, hain zuzen ere. "Etorkizuneko gobernuak autogobernua aitortu beharko luke, autonomia estatutuan oinarrituta", gaineratu du.

ADI Data Center proiektuaren aurkezpenean, Urkulluk adierazi du bere asmoa ez dela, inbestidurara begira, "kezka eta ziurgabetasuna" areagotzea.

Are, erantsi du Jaurlaritzak "ziurtasuna eta egonkortasuna" eskaini nahi dituela "garai aztoratu hauetan, ez soilik Espainiako Gobernuaren osaketan, baizik eta nazioarte mailan bizi den testuinguru soziopolitiko eta ekonomikoan ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua