Politika -

Koalizio gobernua

Espainiari "egonkortasuna, bizikidetza eta aurrerapena" eskaintzeko akordioa itxi dutela esan du Sanchezek

Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak aurreko legealdian egindako lana aldarrikatu du, Gobernu "aurrerakoia" berriz errepikatzeko Sumarren eta PSOEren arteko itun berria sinatzeko ekitaldian.

Pedro Sanchez eta Yolanda Diaz itunaren sinaduran. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Yolanda Diaz itunaren sinaduran. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez: ''Bi egun ematen zizkiguten, bost urte eman ditugu eta lau urte gehiago egongo gara''

1:49

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak azaldu duenez, akordio berri bat sinatu dute Sumarrekin, "espainiarrei egonkortasuna, bizikidetza eta aurrerapena" eskaintzeko.

Buruzagiak azken legealdian egindako lana aldarrikatu du, Gobernu "aurrerakoia" berriz errepikatzeko, Sumarren eta PSOEren arteko itun berria sinatzeko ekitaldian. "Bi egun eman zizkiguten, bost urte eman ditugu eta beste lau egongo gara", adierazi du agintariak.

Bere hitzaldian, Sanchezek bi indar politikoetako negoziazio taldeak zoriondu ditu. Horren ostean, agintariak gogorarazi du duela bost urte Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioarekin "Espainiak norabidea aldatu" zuela, "hamarkada batez krisiari aurre egiteko politikak huts egin ostean". "Gure herriak itxaropenez begiratu zion berriro etorkizunari", aldarrikatu du.

Jarduneko presidentearen ahotan, koalizio gobernuak "historiako nazioarteko testuinguru zailenetako bati" aurre egin behar izan dio. Zentzu horretan, covid-19aren pandemia eta haren biktimak gogorarazi ditu. Hala ere, "pandemiaren krisia ezohiko abiaduran gainditu dugu", eta Exekutiboak erronka horiei "erantzukizunez" erantzun diela uste du.

Hala, Sanchezek nabarmendu du gaur egun ia 10 milioi emakumek egiten dutela lan Espainiako Estatuan, "gure herriaren historian sekula ikusi ez dugun zerbait". Onartu duenez, "asko dago egiteko", baina azpimarratu du urtebetean behin-behinekotasuna murriztu egin dela. Era berean, pobrezia murriztu dela azpimarratu du.

Larrialdi klimatikoari dagokionez, buruzagiak ziurtatu du berriztagarrien potentzia % 78 handitu dela azken legealdian, ibilgailu elektrikoen kopurua hirukoiztu egin dela eta berotegi-efektuko gasen isuriak % 14 jaitsi direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Yolanda Diaz Sumar Mugimendua