Politika -
Katalunia
Alderdien mahai bat osatzea eskatuko du Aragonesek, erreferendum itundurako proposamenaz jarduteko
"Txostenak argi uzten du erreferenduma egingarria, bideragarria eta legala" dela, eta, ondorioz, "Estatuko gatazka politikoari irtenbide bateratu bat" bilatzeko bide ere izan daitekeela.
EITB MEDIA
Kataluniako Gobernuko presidente Pere Aragonesek gaur, astelehenarekin, iragarri du alderdien mahai bat osatu nahi duela, behin Espainiako Gobernuaren inbestidurari buruzko eztabaida gaindituta. Horren helburua da alderdi guztiei Katalunian independentziari buruz egin nahi duen galdeketaren berri ematea.
Iragarpen hori egin du, behinik behin, kazetarien aurrean eguerdian egindako agerraldian, aditu talde bati eskatutako txostenaren ondorioak Gobernuko kideekin partekatu ostean. Hain zuzen ere, idatzi horretan, erreferendum bat deitzeko bide posibleak aztertu dituzte hainbat adituren ondorioak bildu dituzte.
"Txostenak argi uzten du erreferenduma egingarria, bideragarria eta legala" dela, eta, ondorioz, "Estatuko gatazka politikoari irtenbide bateratu bat" bilatzeko bide ere izan daitekeela.
Gauzak horrela, Aragonesek Autogobernuaren Ikerketen Institutuari galdegingo dio argitu dezala zein den "lan-tresna juridiko zehatza" txostenean jasotako proposamenak gauzatzeko.