Politika -

Espetxe politika

Euskadik bi urte beteko ditu espetxeen eskumenarekin, eta presoen laurdena erdi-askatasunean dagoelarik

EAEko hiru kartzeletan 1.577 preso daude, eta Jaurlaritzak bergizarteratzea sustatzen jarraitu nahi du hirugarren graduen eta erdi-askotasun erregimenen bidez. 200 presok kanpoan jarraitzen dute, eta bi urteren buruan horiek ere bertan egotea espero dute.

Arabako espetxea. Argazkia: EITB
Arabako espetxea. Argazkia: EITB
Arabako espetxea. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak bi urte beteko ditu bihar, urriak 1, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru espetxeak kudeatzeko eskumenarekin, eta presoen laurdena baino gehiago, 425, erdi-askatasun egoeran dagoelarik.

Eusko Jaurlaritzak lehenengo unetik defendatu du bere espetxe ereduan bergizarteratze estrategia hori, hirugarren graduetan eta erdi-askatasunean oinarritua. Hori horrela, Jaime Tapia Eusko Jaurlaritzako espetxe erakundeetako aholkulariak jakinarazi du helburua kopurua bikoiztea izango dela.

Bi urteotan hirugarren gradua eskuratzeko ia 900 eskaera jaso ditu Eusko Jaurlaritzak, baina ETAko presoen kasuan, lau eskaeratik bat baztertu egin du Fiskaltzak sartutako helegiteengatik, eta 50 inguru izan dira onartu dituenak.

Jaime Tapia: ''Hirugarren graduei fiskaltzak errekurtsoak jartzeak ez du esan nahi gaizki ari garenik''
Jaime Tapia: ''Hirugarren graduei fiskaltzak errekurtsoak jartzeak ez du esan nahi gaizki ari garenik''
Jaime Tapia: ''Hirugarren graduei fiskaltzak errekurtsoak jartzeak ez du esan nahi gaizki ari garenik''

1:14

Preso horien harira, Tapiak azpimarratu du eskumenaren jabe egin zirenean, 2021ean, 500 zirela EAEtik kanpo zeuden presoak, eta gaur egun 200 inguru direla. Bi urteren buruan guztiak bertan egotea espero dute.

Jaime Tapia: ''EAEra lekualdatzeak asko hobetu du presoen egoera''
Jaime Tapia: ''EAEra lekualdatzeak asko hobetu du presoen egoera''
Jaime Tapia: ''EAEra lekualdatzeak asko hobetu du presoen egoera''

0:40

EAEko espetxeetan, guztira, 1577 preso daude gaur egun, honela banatuta: 869 Araban, 385 Bizkaian eta 323 Gipuzkoan. Eskumena jaso baino lehenago 1.387 ziren presoak, baina lekualdatzeak onartu zirelako igo da kopurua, ez delinkuentziaren gorakadagatik.

Emakumeak presoen % 8 dira soilik, eta atzerritarrak ia 10etik 3 (% 31) dira, Espainiako Estatuko batez bestekotik gora (% 27).

Espetxe Administrazioak aitortu du espetxeen egoera tentsionatua dela etengabe ari delako igotzen preso kopurua, baina espero du hobera egingo duela 2024ko lehenengo hiruhilekoan Zubietako kartzela irekitzen dutenean, eta Zaballan erregimen itxiko modulua (ETAko preso batzuk horra joango dira) abian jartzen denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua Espetxeak