Politika -

Inbestidura

Feijooren inbestidurak porrot egin du

PPko hautagaiak ez du babes nahikorik jaso bigarren bozketan ere, aldeko 172 boto eta kontrako 177 jaso baititu. Juntseko diputatu batek nahastuta 'bai' bozkatu du eta Mahaiak boto baliogabe gisa kontatu du.

Alberto Nuñez Feijoo, inbestidura saioan. Argazkia: EFE
Alberto Nuñez Feijoo, inbestidura saioan
Alberto Nuñez Feijooren inbestidurak porrot egin du bigarren aldiz

2:05

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nuñez Feijoo PPko hautagaiaren inbestidurak porrot egin du berriro. Gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan egin den bigarren bozketan gehiengo sinplea behar zuen (aldeko boto gehiago kontra baino), baina aldeko 172 boto eta kontrako 177 jaso ditu. Eduard Pujol i Bonell Juntseko diputatua nahasi egin da, eta hasieran "bai" bozkatu du, nahiz eta gero zuzendu eta "ez" esan duen. Azkenean, Kongresuko Mahaiak boto baliogabe gisa kontatu du.  

Gertaera hori gorabehera, 177 diputatuk Feijooren inbestiduraren aurka bozkatu dute: PSOE (121), Sumar (31), ERC (7), Junts (6) EH Bildu (6), EAJ (5) eta BNG (1). Aitzitik, PP, Vox, UPN eta CCko ordezkariek (172) aldeko botoa eman dute.

Feijooren inbestidurak porrot egin ostean, Francina Armengol Kongresuko presidentea gaur bertan joango da Zarzuela Jauregira Felipe VI.a Espainiako erregeari emaitzaren berri emateko. Gauzak horrela, litekeena da urriaren 2tik aurrera beste bilera erronda bat deitzea beste hautagai bat proposatzeko.

Orain azaroaren 27ra arteko epea dago hautagairen bat Espainiako gobernuburu izendatzeko. Hala ez balitz, ganberak desegin eta hauteskunde orokorrak egingo lirateke urtarrilaren 14an.

''Ohoragarriak ez diren bi irteera baino ez dira geratzen: gezurraren Gobernua edo hauteskunde errepikapena''
''Ohoragarriak ez diren bi irteera baino ez dira geratzen: gezurraren Gobernua edo hauteskunde errepikapena''
''Ohoragarriak ez diren bi irteera baino ez dira geratzen: gezurraren Gobernua edo hauteskunde errepikapena''

1:27

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak ziurtzat jo du bere inbestidurak porrot egingo duela, eta ondorioztatu du orain bi irtenbide baino ez daudela: "gezurraren gobernua (Sanchezen balizko exekutibo bat) edo hauteskundeak errepikatzea".

Hautagaiak 10 minutu izan ditu gaur bere arrazoiak azaltzeko, inbestidura eztabaidaren bigarren bozketaren egunean. Sanchezi "ez ezkutatzeko" galdegin dio, eta argitzeko amnistia eta erreferenduma onartuko ote dituen, Kataluniako independentistek eskatu bezala. 

Balizko amnistia batek "narriadura moral eta politikoa" ekarriko duela iritzita, hori egiteko baimena herritarrei eskatzeko dei egin dio Sanchezi, hots, hauteskundeak berriro egiteko. 

Azkenik, diputatu sozialistei zuzenduta, "boto-emaileen eta Espainiako trantsizioaren transfugak" ez izateko eskatu die. "Ez zaitezte izan herritar libre eta berdinak dituen Espainia baten transfuga", esan die. 

Inbestidurako hautagaiaren txanda amaituta, taldeak, handitik txikirako hurrenkeran, bost minutuz aritu dira. PSOE, Sumar, ERC eta Junts taldeetako ordezkariek euren ezezkoa berretsi dute. 

Matute: "PP eta Vox hezur eta mami dira"

EH Bilduren izenean, Oskar Matute diputatuak hartu du hitza, baita euskaraz egin ere. Euskal Herriko horma batean idatzita dauden Jon Maiaren bertsoak gogoratuz abiatu du agerraldia. "Gure abuelek ez zekiten euskaraz, baina bazekiten Lauaxeta hil zuten esku berdinek hil zutela Federico Garcia Lorca". Izan ere, argudiatu du PP eta Vox gauza bera direla, eta hortaz, "inoiz ez duzue gure botorik izango". "Berdin digu PP eta Vox edo Vox eta PP. Faktoreen ordenak ez du neofaxismoa aldatzen", esan du. 

Era berean, galdetu du ea PPren programa "eskubide sozialak eta aurrerapausoak indargabetzea" den. Azkenik, PPk Voxi "osasun langa" ezartzeari uko egin ziotela eta, nabarmendu du gaur Kongresuak eurei ipini diela. 

Oskar Matute: ''Berdin zaigu PP eta Vox edo Vox eta PP, faktoreen ordenak ez duelako faxismoa aldatzen''
Oskar Matute: ''Berdin zaigu PP eta Vox edo Vox eta PP, faktoreen ordenak ez duelako faxismoa aldatzen''
Oskar Matute: ''Berdin zaigu PP eta Vox edo Vox eta PP, faktoreen ordenak ez duelako faxismoa aldatzen''

1:15

Esteban: "EAJren eta PPren artean amildegi sakon bat dago"

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak "erasora" pasatzea egotzi dio Alberto Nuñez Feijoori. Halaber, inbestidura saioa hasi zenean baino bakartuago ikusi du, nahiz eta presidente izendatzeko botoak behar zituen. Estebanen esanetan, gaur-gaurkoz "amildegi sakon bat" dago EAJren eta PPren artean, eta horregatik ez dute babestuko.

Ordezkari jeltzaleak nabarmendu duenez, ezin dute Voxen "ekuazio berean" egon: ''Negoziatzera sartu ez bagara, printzipioak ditugulako da''. Aldi berean, EAJri Euskadiko politikari buruzko leziorik ez emateko eskatu dio Feijoori.

Aitor Estebanek Nuñez Feijoori: ''Negoziatzera sartu ez bagara, printzipioak ditugulako da''
Aitor Estebanek Nuñez Feijoori: ''Negoziatzera sartu ez bagara, printzipioak ditugulako da''
Aitor Estebanek Nuñez Feijoori: ''Negoziatzera sartu ez bagara, printzipioak ditugulako da''

1:59

Bestalde, Alberto Catalan UPNko diputatuak EH Bilduren aurka egin du, "odol delituak dituztenak" zerrendetan dituen bitartean politikan aritzeko legitimaziorik ez duela iritzita. Halaber, Feijoo babestuko dutela iragarri du eta "akats oso larria" egitea aurpegiratu dio Sanchezi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE PP UPN Espainiako Gobernua albisteak Alderdi politikoak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Vox ERC Alberto Núñez Feijóo Sumar Mugimendua Junts per Catalunya