Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Memoria Historikoaren legea onartuko du gaur Eusko Legebiltzarrak, bi urteko tramitazioaren ondoren

Bi helburu ditu legeak: batetik, Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimen memoria, aitortza eta erreparazioa sustatzea; eta, bestetik, printzipio eta balio etiko eta demokratikoak sustatzea.

Begoñao hilerrian aurkitutako Gerra Zibileko hobi komuna.
Begoñao hilerrian aurkitutako Gerra Zibileko hobi komuna.
Begoñao hilerrian aurkitutako Gerra Zibileko hobi komuna.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimen memoria aitortzera datorren Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren legea onartuko du gaur Eusko Legebiltzarrak, 09:30ean abiatuko den saioan.

Bi urte baino gehiago igaro dira Eusko Jaurlaritzak lege-proiektua onartu zuenetik. Hainbat zuzenketa eta eztabaidaren ondoren, EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk ados jartzea lortu dute, eta gaur Gasteizko Ganbera osatzen duten 75 legebiltzarkideetatik 68k legea babestuko dute. PP, Vox eta Cs alderdietako ordezkariek bakarrik bozkatuko dute aurka.

Agian zure interesekoa da: Legearen giltzarriak

Besteak beste, biktimek aitortza eta erreparazioa jasotzeko duten eskubidea eta horretara bideratutako politika publikoak arautzen ditu legeak. Arrazoi politiko, sindikal, ideologiko edota erliogiosoengatik indarkeria eta jazarpena pairatu zuten biktimen aitortza sustatu nahi da.

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren lan-esparrua zabaldu eta indartu egingo da. Orain arte bezala, erakunde horren egitekoa izango da 1936-1978 aldian Euskadin izandako giza-eskubide urraketa kasuen inguruko txostenak lantzea eta Gerra Zibileko biktimen (hildakoen zein desagertuen) errolda osatzea.

Testuak jasotzen dituen beste nobedadeen artean Euskadiko deshobiratzeen DNA bankua eta dokumentu-zentroa sortzea eta memoria historikoaren tokien, ibilbideen eta espazioen katalogoa egitea daude.

Isunak ere aurreikusten ditu lege berriak. Hala, arau-hauste oso larritzat jotzen ditu, adibidez, Gerra Zibileko biktimen hobiak suntsitzea, eta egia ikertzeko eta ezagutzeko garrantzitsuak diren dokumentuak suntsitzea eta ezkutatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra EH Bildu PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Frankismoari buruzko albisteak Memoria Historikoa Gogora