Politika -

Frantziako Senatua

Ipar Euskal Herriko hiru senatariak berrautatuak izan dira Senaturako hauteskundeetan

Max Brisson euskalduna, Frederique Espganac biarnotarra eta Denise Saint-Pe zentrista dira.

Hauteskundeetako emaitzen zenbaketa, gaur arratsaldean. Argazkia: EITB Media
Hauteskundeetako emaitzen zenbaketa, gaur arratsaldean. Argazkia: EITB Media
Hauteskundeetako emaitzen zenbaketa, gaur arratsaldean. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herriko hiru senatariek karguan jarraituko dute, igande honetan Frantziako Senatua berritzeko egindako hauteskundeetan ebatzi denez, gaur berriro hautatu dituzte eta. Max Brisson euskalduna, Frederique Espganac biarnotarra eta Denise Saint-Pe zentrista dira.

Hirugarrenez jarraian, Frederic Espagnac sozialista izan da hautagai bozkatuena. Etxebizitzaren arloan finantza legea hobetzen saiatuko dela hitzeman du aukeratua izan bezain laster. Aurreko hauteskundeetan ere, 2017an, Espganacek lortu zuen boto gehien, senataririk beteranoena delarik.

Kaledonia Berrian, Emmanuel Macronen Frantziako presidentearen aldeko senatari batek aulkia galdu du gaur. Lehen aldiz, bertako independentista batek irabazi du aulki hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea argazkiak Frantzia argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Hauteskundeak