Politika -
Alderdi Eguna 2023
Alderdi Egunera joateko deia egin die Ortuzarrek militanteei, gutun batean
EAJko presidenteak esan du “garai politiko garantzitsuak eta zailak” direla “Euskadirentzat eta alderdiarentzat”.
AGENTZIAK | EITB Media
Andoni Ortuzar EAJko presidenteak gutuna igorri die militanteei, eta irailaren 24ko Alderdi Egunera joateko deia egin die. Izan ere, horren esanetan, "garai politiko garantzitsuak eta zailak" dira alderdiarentzat eta Euskadirentzat.
Ortuzarrek azken hauteskundeetako emaitzak eta Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioak aipatu dizkie, eta "udaberrian" EAEn ere hauteskundeak izango direla gogorarazi du.
"Gauza asko izango dira jokoan Euskadiren etorkizunarentzat eta euskal gizartearen ongizatearentzat, eta horretarako EAJ indartsua izan behar da. Euskadik eta Alderdiak behar zaitu", esan die.