Politika -

ETA-KO PRESOAK

Bermeo-Urdaibai Arraun Elkarteak "zoritxarrekotzat" jo ditu arraunlariaren adierazpenak

Klubak "biziki sentitzen du sentsibilitate batzuei min egin diezaieketen adierazpen batzuek denboraldiko bandera garrantzitsuena irabazi izana lausotzea".

Urdaibai Kontxako Bandera irabazi duen unea. EFEren artxiboko irudia
Urdaibai Kontxako Bandera irabazi duen unea. EFEren artxiboko irudia
Urdaibai Kontxako Bandera irabazi duen unea. EFEren artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeo-Urdaibai Arraun Elkartearen arabera, "zoritxarrekoak" dira Iñaki Goikoetxea arraunlariaren adierazpenak, eta "modu pertsonalean" egin zirela nabarmendu du, kirolariak ETBren ontzian egotea eskatu ondotik.

Adierazi duenez, hasiera batean garaipena lortuz gero arraunlaria ez zen taldea ordezkatzeko hautatutako pertsona.

Klubak "biziki sentitzen du sentsibilitate batzuei min egin diezaieketen adierazpen batzuek denboraldiko bandera garrantzitsuena irabazi izana lausotzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Politika Eguneko albisteak Albisteak Club Bermeo-Urdaibai