Politika -
Eusko Jaurlaritza
Monika Hernando Giza Eskubideen zuzendari kargutik kendu dute eta Bilboko Udalean jardungo du aurrerantzean
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur eman du kargugabetzearen berri. Hemendik aurrera, Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio zuzendaria izango da.
EITB MEDIA
10 urtez karguan egon ostean, orain arte Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria zena, Monika Hernando, kargutik kendu dute, gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu duenez. Aurrerantzean, Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio zuzendari izango da.
Hernando 2013tik zen Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, hasieran Lehendakaritzaren menpe, eta 2020tik, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Sailaren azpian.
Zuzenbidean lizentziaduna da, eta administrazioan jardun baino lehen, Unesco Etxean, Unicefen, Mundubat Fundazioan eta CEAR Euskadin aritu zen Hernando.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak ez du jakinarazi nork beteko duen Hernandoren hutsunea.