Politika -

PRESOAK

Fiskaltzak ETAko presoen gradu progresioen % 75i helegitea jarri diela salatu du Sarek

Sare Herritarraren arabera, "beste tipologia bateko presoen kasuan" aurkezten diren helegiteen portzentajea ez da % 25era iristen.

Joseba Azkarraga eta Nahikari Iturbe (Sare). Argazkia: Sare
Joseba Azkarraga eta Nahikari Iturbe (Sare)
Joseba Azkarraga eta Nahikari Iturbe (Sare). Argazkia: Sare

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare Herritarrak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak ETAko presoei onartutako hirugarren graduen % 66-67ri helegitea jarri die Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Halaber, kopuru hori % 75era iritsiko da, Jaurlaritzak uztailaren amaieran onartutako beste hiru progresioetatik biri errekurtsoa jartzen badie.

"Are larriagoa da, izan ere, beste tipologia bateko presoen kasuetan, aurkezten diren helegiteen portzentajea ez da % 25era iristen", gaineratu du.

Ostiral honetan Gasteizen egindako agerraldian, presoen egoerari buruzko balantzea egin du Sarek. 

Gaur-gaurkoz, ETAko 166 preso daude kartzelan (141 gizon eta 25 emakume): 152 Euskal Herrian, 1 Espainiako Estatuan eta 13 Frantzian. Gainera, horietatik 16k gaixotasun larriak dituzte. EAEko eta Nafarroako espetxeetan dauden presoei dagokienez, 128 bigarren graduan daude, eta 24, hirugarren graduan.

Bestalde, Sarek egindako kalkuluen arabera, betetze denbora kontuan izanez gero, 115 presok erdi askatasunean edo baldintzapeko askatasunean egon beharko lukete. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Eusko Jaurlaritza berriak Presoak argazkiak ETA Salaketak berriak Gaurko titularrak Albisteak