Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Alderdi nazionalistek Kongresuko Mahaian ordezkaritza izatea defendatu du Enrique Santiagok (Sumar)

Sumarreko diputatu hautatu eta Izquierda Unidako Diputatuen Kongresuko bozeramailearen iritziz, Mahaiko presidentetza PSOEri dagokio eta Francina Armengol hautagai ona da.

Enrique Santiago (Sumar). Artxiboko argazkia: EFE
Enrique Santiago (Sumar)
Enrique Santiago (Sumar). Artxiboko argazkia: EFE

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunean Espainiako Diputatuen Kongresuko Mahaia osatuko da eta alderdi politikoak azken ordura arteko arituko dira negoziatzen. Alderdi nazionalistak Mahaian ordezkaritza izatea defendatu du Enrique Santiago Sumarreko diputatu hautatuak, xehetasunetan sartu gabe. Horren esanetan, gobernu koalizio demokratiko eta aurrerakoia ahalbidetuko duen aniztasun horrek isla izan behar du eta "hor alderdi nazionalistak sartzen dira".

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean Izquierda Unidako Diputatuen Kongresuko bozeramaile ere badenak azaldu duenez, Mahaiko presidentetza PSOEri dagokio "indar progresista eta demokratiko guztien artean ordezkaritza handiena duen alderdia" baita. 

Francina Armengol Kongresuko Mahairako hautagai sozialista izan daitekeenaren inguruan galdetuta, Sumarreko diputatuak hautagai ona dela uste du.

Juntsekin zabaldutako negoziazioen harira, Santiagok ukatu egin du balizko amnistia negoziatzen ari direla. Gaineratu duenez, beste gauza bat da behin legegintzaldia abiatzen denean "gatazka politikoak bide politikoetatik bideratzeko aurrerapausoak ematea".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika albisteak Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Alderdi politikoak bideoak Hautagaiak gaur Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Sumar alderdia albisteak