Politika -

KONGRESUA

Coalicion Canariak EAJren alde egin du, Diputatuen Kongresuko presidente izateko

Alderdiko presidenteak adierazi duenez, "gertatzen ari den aldaketa horren eta hautestontziek bota duten ordezkaritza plural baten keinu eta ebidentzia izango litzateke".

Fernando Clavijo Coalicion Canariako (CC) presidentea.
Fernando Clavijo Coalicion Canariako (CC) presidentea
Kanariar Koalizioak EAJ Kongresuko Mahaiko buru izatea proposatu du

1:25

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Clavijo Coalicion Canariako (CC) presidenteak Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) aldeko apustua egin du datorren astean osatuko den Diputatuen Kongresuko Mahaiko presidente izateko.

La Vanguardian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "gustura" hartuko luke lehen aldiz nazionalista bat Kongresuko presidente izatea. "Eta hor gure apustu garbia EAJ da", adierazi du.

"Gertatzen ari den aldaketa horren eta hautestontziek bota duten ordezkaritza plural baten keinu eta ebidentzia izango litzateke", gaineratu du.

Clavijok adierazi duenez, ulermenaren "sintoma ona" izango litzateke, baita Kanariak bezalako autonomia-erkidegoa ulertu ahal izateko ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak