Politika -

Polemika

Urkulluk gaitzesgarritzat jo du Sortuk ETAko kide bati omenaldia egin izana

Ekain Ruiz ETAko kidea garraiatzen ari zen lehergailuak eztanda eginda hil zen duela 23 urte, eta haren aldeko mezua txiokatu du Sortuk.

Polemika piztu du Hernaniko Sortuk ETAko lau kideri egindako omenaldiak

00:35

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren iritzian, "gaitzesgarria" da Sortuk Ekain Ruiz ETAko kide zena omendu izana. Ruiz 2000. urtean hil zen, ETAko beste hiru kiderekin batera, garraiatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda.

"Bizikidetza ez da autoan bonba bat zeramaten pertsonak omentzea, euren lehergaien biktima izan ziren arren", deitoratu du lehendakariak, Facebooken argitaratutako mezu batean.

Lehendakariak horren ildotik adierazi duenez, "batzuek ibilbide etiko luzea dute oraindik egiteko", eta gogoan ekarri du Joxe Mari Korta enpresaburua, ETAk hil zuela 23 urte bete diren honetan.

Hernaniko Sortuk Ekain Ruiz ETAko kidearen argazki bat txiokatu du, testu honekin: "Gaur, 23 urte Ekain Ruiz Hernaniarra eztanda baten ondorioz hil zenetik. Patxi Rementeria, Zigor Aranbarri eta Urko Gerrikagoitiarekin batera, Bilboko Bolueta auzoan, euren kotxeak eztanda egin zuen. Euskal Herrian memoria osoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Sortu Hernani ETA Eguneko albisteak Albisteak