Politika -

NAFARROAKO GOBERNUA

Geroa Baik, PSNk eta Zurekin Nafarroak hiruko Gobernua osatzeko akordioa itxi dute

Nafarroako Parlamentuan bost ordu inguru iraun duen bilera batean lortu dute. Geroa Baik kontraproposamena egin du bertan, bazkideen arteko desadostasunak gainditu eta akordio programatikoa kontrol neurriak adosteko.

PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroaren arteko bilera gaur arratsaldean. Argazkia: EFE
PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroaren arteko bilera gaur arratsaldean. Argazkia: EFE
PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroaren arteko bilera gaur arratsaldean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geroa Baik, PSNk eta Zurekin Nafarroak hiruko Gobernua osatzeko akordioa itxi dute azkenean. Nafarroako Parlamentuan bost ordu inguru iraun duen bilera batean lortu dute akordioa.

Bilera horretan, Geroa Baik kontraproposamena aurkeztu dio PSNren azken eskaintzari, eta, azkenean, hainbat orduz negoziatu ostean, hiru taldeek akordioa itxi dute.

Alzorriz (PSN): 'Gaurkoa egun ona da Nafarroarentzat eta nafarrentzat, gobernu aurrerakoia izango dutelako'

1:32

Hiru indar politikoetako ordezkariak Nafarroako Parlamentuan bildu dira gaur, 17:00etatik, Nafarroako Gobernua osatzeko akordioa ixteko saiakera berri batean.

Bileran, PSN ordezkatuz, Ramon Alzorriz Antolakuntza idazkari eta Parlamentuko bozeramailea eta Ainhoa Unzu eta Jorge Aguirre parlamentariak izan dira; Geroa Baik Uxue Barkos buruzagia, Unai Hualde Parlamentuko presidentea eta Maria Solana, Jabi Arakama eta Pablo Azcona parlamentariak bidali ditu; eta Zurekin Nafarroako kideak Begoña Alfaro (Podemos) Parlamentuko bozeramailea, Carlos Guzman (IUN) parlamentaria eta Iñigo Rudi (Batzarre) izan dira.

Uxue Barkos: 'Akordio ona da eta baieztatu dezaket Geroa Baik hartuko duela Osasun departamentuaren ardura'

1:38

Bilera horretan, Geroa Baik kontraproposamena aurkeztu du, bazkideen arteko desadostasunak gainditu eta akordio programatikoa eta kontrol neurriak adosteko. Hiru ordu baino gehiago eman dituzte eztabaidatzen, eta, etenaldi bat egin ondoren, 21:00etan, berriro ekin diete negoziazioei.

Alfaro (Zurekin Nafarroa): ''Gogobetetze-maila altua dugu''
Alfaro (Zurekin Nafarroa): ''Gogobetetze-maila altua dugu''
Alfaro (Zurekin Nafarroa): ''Gogobetetze-maila altua dugu''

1:18

Goizean Geroa Baik PSNren azken proposamenaren inguruan bere jarrera zehazteko barne bilera egin ondoren deitu dute batzarra.

PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroa koalizioak Nafarroako Parlamentuko 50 eserlekuetatik 21 dituzte, eta, beraz, EH Bilduren abstentzioa beharrezkoa izango dute. Hala ere, koalizio abertzalea aldeko botoa ematea aztertzen ari da, eta bere militanteei kontsulta egingo diela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSN Geroa Bai Nafarroa Uxue Barkos Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua María Chivite