Politika -
23J
PSOEk Hauteskunde Batzorde Zentralean aurkeztuko du Madrilgo 30.000 boto baliogabeak berrikusteko eskaera
Madrilgo Hauteskunde Batzordeak berrikusteari uko egin zion atzo. Argudiatu zuenez, "ez dago arrazoirik" berrikusketa egiteko. Erkidego horretan oso estua da PPren eta PSOEren arteko boto aldea (1.300 bat), eta hala, "ahalik eta zuhurren" jokatu nahi dute sozialistek.
EITB MEDIA
PSOEk Hauteskunde Batzorde Zentralera joko du gaur U23an Madrilen izandako 30.000 boto baliogabeak berrikusteko eskatzeko. Madrilgo Hauteskunde Batzordeak atzo baztertu zuen sozialisten eskea, eta hala, goragoko organora jotzea da orain aukera bakarra.
Alfonso Serrano Madrilgo PPko idazkari nagusiak zabaldu zuen Madrilgo Hauteskunde Batzordearen ebazpenaren nondik norakoa. "Ez dago arrazoirik Hauteskunde Batzorde honi eskatu zaion ezohiko berrikuspena egiteko boto baliogabean izan ditzakeen irregulartasunei buruz", argudiatu zuen.
PSOEk Madrileko Hauteskunde Batzordeari eskatu zion berraztertzeko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan zenbatutako boto baliogabeak, PPrekiko duten aldea "hain txikia" izanda "ahalik eta zuhurren" izatea eskatzen zuela argudiatuta.
Botoen zenbaketa bukatuta, PPk botoen % 41,09 jaso ditu (1.463.112 boz), eta PSOEk botoen % 28,21 (1.004.567). Zenbaki horiek aintzat hartuta, PPk 16 eserleku izango ditu Madriletik, eta PSOEk 10. Hala, PSOE hamaikagarren diputatua lortzetik 1.323 botora geratu da, diputatu horren eserlekua PP hamaseigarrena da, alegia, Carlos Garcia Adanero UPNren kidek ohiari dagokiona.
Berriro aztertzeko eskaera Cristina Pavon Lopez eta Sara Bonmati Garcia sozialistek egin zuten. Aurkeztu duten idazkian, zenbaketa orokorrarekin publikoki jarraitzea eskatu zuten, nahi duten hautagaiei bertan egoteko aukera emanda, eta boto paperak aztertzea baimenduta, Madrileko sekzio eta mahai guztiei dagozkienak.
Alabaina, Hauteskunde Batzordeak errefusatu egin du sozialisten eskera, beraz, PPk 16. eserlekua lortu du PSOEren kaltetan, guztira 137 diputatu lortuta. Zenbaki horri Voxen 33 botoak eta UPNren boto bakarra gehituz gero, 171 boto izango lituzke guztira, eta gehiengoa 176an dago.
Aldaketa hori baino lehen, PPren (136), Voxen (33) eta UPNren (1) botoak bat eginda 170 lortuko zituzten, eta, beste blokean, Juntsen botoak kontuan hartu gabe, 172, PSOEren 122, Sumarren 31, ERCren 7, EH Bilduren 6, EAJren 5 botoak eta BNGren botoa elkartuta.
Aukerak, une honetan, hauek lirateke:
-Feijoorentzat:
PP 137 + Vox 33 + UPN 1: 171 lirateke orain arte popularrek ziurtzat eman ditzaketen botoak.
-Sanchezentzat:
PSOE 121 + Sumar 31 + ERC 7 + EH Bildu 6 + PNV 5 + BNG 1: 171 baita ere sozialistentzat.
Hemendik aurrera bi aukera zabaltzen dira: A aukera, Pedro Sanchezek CCren aldeko botoa jasotzea, 172ra helduta, baina horretarako Juntsen abstentzioa beharko luke. B aukera, Sanchezek gutxienez Junts eta aldeko bi boto jasotzea, eta Juntsen gainerako diputatuak abstenitzea, modu horretan bozketa irabaziko duela bermatzeko, nahiz eta CCk aurka bozkatu.
Horrekin lotuta, Coalicion Canaria alderdiak argi utzi du Feijook ezin duela bere botoa zenbatu, Vox ekuazioaren parte baldin bada, nahiz eta CCk eta PPk gobernu akordioa izan Kanarietan. Era berean, PSOE eta Sumarren arteko koalizio gobernua berriz babestearen aurka agertu dira.
Nahiz eta Kanarietako nazionalistek iritzia aldatu PPren presidentegaiari buruz, ez lituzkete behar adina boto jasoko, balizko 172 boto horien aurka beste ezkerreko, nazionalisten eta independentisten 178 ezezko botoak egongo lirateke eta.