Politika -

U23

Puigdemont: "Uste duenak xantaia egitearen truke etekina aterako duela, ahalegina aurreztu dezake"

"Giltza izatea zirkunstantziala da. Egun batean izan dezakezu eta, hurrengoan, ez, eta hori ezin dugu inoiz ahaztu. Horrek ezin du eragin presaka ibiltzea (giltza) galtzearen beldur, eta ezin da gaineragin ere, ezinbestean, iragankorra den boterearen aurrean", gaineratu du.

Puigdemont, artxiboko irudi batean
Puigdemont, artxiboko irudi batean
Puigdemont, artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak gaur ziurtatu duenaren arabera, "uste duenak presioa sartu edo xantaia egitearen truke nolabaiteko etekina aterako duela, ahalegina aurreztu dezake".

Horiexek izan dira Puidgemonten adierazpenak Twitterren zabaldutako mezu batean, U23ko emaitzak ezagutu ostean sortutako giro politikoaren aurrean, eta antza denez PSOEri eta ERCri zuzendutako lerrootan.

"Giltza izatea zirkunstantziala da. Egun batean izan dezakezu eta, hurrengoan, ez, eta hori ezin dugu inoiz ahaztu. Horrek ezin du eragin presaka ibiltzea (giltza) galtzearen beldur, eta ezin da gaineragin ere, ezinbestean, iragankorra den boterearen aurrean", gaineratu du.

Era berean, Kataluniako gatazka ere izan du hizpide mezuan: "Hatzamarra eta Ilargia. Hau hatzamarra da; Ilargia beste gauza bat da. Ilargia oso gatazka politiko serioa da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Carles Puigdemont ERC Junts per Catalunya