Politika -
Zenbaketa
Atzerriko botoak ez du Nafarroako eserlekuen banaketa aldatu
PSN izan da lehen indarra Foru Erkidegoan 671 botorekin, PPk 641 babes erdietsi ditu, eta UPNk 410. Gainera, zenbaketak 330 boto eman dizkio Sumarri; 261 boto, EH Bilduri; 234, Voxi; eta 102, Geroa Bairi.
Agentziak | EITB Media
PSN izan da Nafarroako lehen indarra CERA botoaren zenbaketan (atzerrian bizi diren nafarrak), uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan.
Sozialistek 671 boto jaso dituzte, Alderdi Popularrak 641 eta UPNk 410. Gainera, zenbaketak 330 boto eman dizkio Sumarri; 261 boto, EH Bilduri; 234, Voxi; 102, Geroa Bairi; 39, PACMAri; 28, Mundu bidezkoago baten alde alderdiari; 9, Frente Obrerori; eta 7, Langileen Alderdi Komunistari.
Gainera, 51 boto zuri eta 31 baliogabe zenbatu dira.
Ondorioz, atzerrian bizi diren nafarren botoak ez du aldatu Nafarroako eserleku banaketa igandeko hauteskundeetan, PSNk bi diputatu lortu baitzituen, eta EH Bilduk, PPk eta UPNk bana.