Politika -

U23

PSN garaile Nafarroan, bi diputaturekin, eta EH Bilduk, UPNk eta PPk bakarra lortu dute

Nafarroako sozialistek duela lau urte baino ordezkari bat gehiago bildu dute, eta EH Bilduk eserlekuari eutsi dio. UPNk, iragarpenen aurka, Kongresuko ordezkarietako bat mantentzea lortu du, baina bat galdu du, Alderdi Popularraren mesedetan.

Hauteskunde orokorretako emaitzak Nafarroan.
Hauteskunde orokorretako emaitzak Nafarroan.
Hauteskunde orokorretako emaitzak Nafarroan.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSN-PSOEk irabazi ditu hauteskundeak Nafarroan, botoen % 95 zenbatuta, Barne Ministerioak emandako datuen arabera.

Sozialistek bi diputatu lortu dituzte, PPk bat, EH Bilduk bat eta UPNk beste bat.

Bozen % 90 zenbatuta, Sozialistek 88.490 boto lortu dituzte Nafarroan, EH Bilduk 56.486, PPk 53.750 eta UPNk 49.424.

Sumarrek 41.440 babes bildu ditu, baina ez da nahikoa izan Foru Erkidegoan eserleku bat lortzeko. Vox eskuin muturreko alderdiak 18.355 boto lortu ditu, eta Geroa Baik 9.392.

Senatuari dagokionez, PSNk hiru ordezkari lortu ditu Goi Ganberan, aurreko hauteskunde orokorretan baino bi gehiago, eta EH Bilduk senatari bakarrari eutsi dio.

Foru Erkidegoan % 68,93ko parte-hartzea izan da, aurreko hauteskunde orokorretan baino % 3,03 gehiago. Guztira, 132.309 nafarrek gauzatu dute botoa emateko eskubidea. Abstentzioa % 31,06koa izan da.

Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkariak parte-hartze handia txalotu du. Alzorrizek eskerrak eman dizkie nafar guztiei parte hartzeagatik eta PSNrengan jarritako konfiantzagatik: "Herritarrek ezker osoa berretsi dute, eta pozik daude orain arte egindakoarekin".

"Askok hiltzat ematen gintuzten, baina Pedro Sanchezek eta PSNk bizitza asko dituzte", esan du.

"Erakutsi dugu fidatzekoak garela, ezkerreko bideari ekin diogu eta pertsonengan pentsatu", gaineratu du Alzorrizek.

Bestalde, Bel Pozueta Kongresurako EH Bilduren Nafarroako hautagaia "oso eskertuta" agertu da jasotako babesagatik, Diputatuen Kongresura itzultzea ahalbidetzen diolako, "Nafarroako herritarrentzat eskubide gehiago eta askatasun gehiago lortzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPN PSN Geroa Bai Nafarroa Hauteskunde orokorrak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak Nafarroako PP Sumar Mugimendua