Politika -

U23

Delikako (Araba) hauteskunde mahai baten osaketa 10:30ak arte atzeratu da

Ordu honetarako, prest daude Espainiako Estatu osoan hauteskunde orokorretarako aurreikusitako 60.314 hauteskunde mahaiak.

Hautesleku bat, gaur goizean. Argazkia: EFE
Hautesleku bat, gaur goizean. Argazkia: EFE
Hautesleku bat, gaur goizean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde eguna 09:00etan hasi da, gorabehera garrantzitsurik gabe eta ia mahai guztiak osatuta, tenperatura atseginak uzten ari den udako igande eguzkitsu honetan.

Guztira, 1.789.071 pertsona daude bozkatzera deituta Euskadin, eta 519.898, berriz, Nafarroan.

Espainiako Estatu osoko hauteskunde mahaien % 100 normaltasunez osatuta geratu dira 10:20 inguruan, Barne Ministerioaren datuen arabera. Hala, erabat operatibo daude hauteskunde orokor hauetarako aurreikusitako 60.314 hauteskunde mahaiak.

Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Kanariar Uharteetako mahaiak izan dira eratu diren azkenak, ordubete beranduago ireki baitituzte ikastetxeak. Gainera, Delikan, Amurrion, ezin izan dute 10:30ak arte bozkatu, mahaikideetako bat falta zelako.

Ordubete lehenago, Gipuzkoako mahai guztiak eta Bizkaiko gehienak osatuta zeuden, Bilbon izan ezik. Bertan, lau mahai osatu gabe zeuden oraindik, baina minutu batzuen ostean lortu dute.

Errioxako Villaroya herria izan da hautetsontziak itxi dituen Espainiako lehen udalerria; oraingoan, gainera, bere marka hautsi du, erroldatutako zazpi hautesleek 26 segundotan bozkatu baitute. Goizeko 08:00etarako mahaia behar bezala osatuta zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroa EAE Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua albisteak Espainia argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Gorobel magaleko kuadrilla