Politika -

U23

EAEko 200.000 herritar baino gehiagok eta Nafarroako ia 45.000k posta bidez bozkatu dute

Correosen egindako eskaeren % 95 baino gehiagok eman du azkenik botoa. Maiatzaren 28ko hauteskunde-deialdian, berriz, 65.413 herritarrek eskatu zuten posta bidezko boza Hego Euskal Herrian.

Correoseko bulego baten irudia. Argazkia: EFE
Correoseko bulego baten irudia. Argazkia: EFE
Correoseko bulego baten irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko 204.815 herritarrek eta Nafarroako 44.098k posta bidezko boza eman dute azkenik igande honetan izango diren hauteskunde orokorretarako, Correosek ohar baten bidez jakinarazi duenez. Correosen egindako eskaeren % 95 baino gehiagok eman du azkenean botoa.

Lurraldeka, 120 248 boza jaso dituzte Bizkaian, 55.042 boza Gipuzkoan, 29.525 Araban eta 44.908 Nafarroan. Maiatzaren 28ko hauteskunde-deialdian (udal eta foru hauteskundeetan), 65.413 pertsonak eskatu zuten posta bidezko botoa Hego Euskal Herrian. Onartutako posta bidezko bozei dagokionez, Euskadi laugarren erkidego da, Madril, Andaluzia eta Kataluniaren atzetik. 

Estatu osoan, oro har, 2.471.935 boto jaso ditu Correosek, egindako eskaeren % 94,2, 2008az geroztik izandako posta bidezko boza-eskaera tasarik altuena.

Biharko hauteskunde egunerako, dispositibo logistiko berezia abiatuko du Correosek. 14.000 behargin baino gehiago izango dira lanean, eta behar diren ibilgailu beste, Estatu osoko hauteskunde-mahaietara posta bidezko bozak eraman ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak Correosen bulegoak