Politika -

Udal batzordeak

EH Bilduk eta PPk udal batzordeen banaketa adostu dute Gasteizen

11 batzorde dira guztira eta, horietatik, EH Bilduk sei izango ditu, eta PPk bost. Elkarrekin Podemos banaketatik kanpo geratu da oraingo honetan, ez duelako adina ordezkari batzorde baten buru izateko. Udal Gobernuak oposizioko taldeei utzi ohi die batzordeen gidaritza duela hainbat urte.

Gasteizko udaletxea, artxiboko irudian
Gasteizko udaletxea, artxiboko irudian
Gasteizko udaletxea, artxiboko irudian

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk eta Alderdi Popularrak Gasteizko udal batzordeen presidentetzak banatzea adostu dute, Elkarrekin Podemosen botoekin bat eginda, eta PSE-EEren eta EAJren abstentzioaren aurrean. 

Aurreko legealdietan bezala, oposizioko taldeak izango dira 11 udal batzordeen buru, baina, oraingo honetan, Elkarrekin Podemos kanpoan geratu da ez duelako batzorde bat zuzentzeko beste ordezkari.

Hala, EH Bildu sei batzorderen buru izango da: Ogasuna eta Kontuen batzorde Berezia; Giza Baliabideen batzordea; Garbitasuna eta Ingurumena; Gizarte Politikak, Gazteria, Berdintasuna eta Bizikidetza; eta Euskara, Kultura eta Hezkuntza, Kirolak, Osasuna eta Kooperazioa. 

Bestalde, PPk gainerako bostak gidatuko ditu; Sustapen Ekonomikoa, Enplegua, Merkataritza, Turismoa eta Sozietate Publikoak; Hiri Eredua, Hirigintza eta Etxebizitza; Esparru Publikoa, Auzoak, Mugikortasuna eta Trafikoa; Segurtasuna, Gobernu Irekia eta Adiminstrazioaren Modernizazioa, eta Iradokizunen eta Erreklamazioen batzorde Berezia.

EAJk "EH Bilduren zinismoa" salatu du

Beatriz Artolazabal EAJren udal bozeramaleak "EH Bilduren zinismoa" salatu du, PPrekin udal batzordeen banaketa "adostu" duelako. 

PSE-EE, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Podemostik Europa Press albiste agentziari adierazi diotenez, udal Gobernuak "duela urte asko" uzten die batzordeen gidaritza oposizioko taldeei. "Idatzi gabe dagoen eta araudian ageri ez den legea da, baina ohitura da horrela egitea", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Araba EH Bildu Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak