Politika -

EITB Focus

EAJk, EH Bilduk eta PSEk 5na diputatu lortuko lituzkete EAEn, baina eserleku batzuk jokoan egongo lirateke

Bestalde, Sumar koalizioak diputatu bakarra eskuratuko luke, 2019an Elkarrekin Podemosek jasotakoak baino 2 gutxiago, eta PPk 2 izango lituzke, bat gehiago.

EITB Focus
EITB Focus
EITB Focus

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk 5na diputatu lortuko lituzkete EAEn hilaren 23ko hauteskunde orokorretan, EITB Focus makroinkestaren arabera. Dena dela, eserleku horietako batzuk jokoan egongo lirateke, lurralde batzuetako azken ordezkaria boto gutxiko aldearekin erabakiko baita.

Horren ildotik, alderdi jeltzalea izango litzateke bozkatuena Euskadin, botoen % 28 eskuratuta, baina diputatu bat eta 4 puntuko babesa galduko lituzke 2019ko emaitzekin alderatuta.

Bigarren lekuan EH Bildu izango litzateke, azken hauteskundeetan baino ordezkari bat gehiago jasota. Izan ere, ia sei puntuko hazkundea izango luke bototan, % 18,8tik % 24,7ra pasatuta.

PSE-EEk ere diputatu bat gehiago izango luke, % 23,1eko babesarekin (ia lau puntu gehiago).

Bestalde, Sumar koalizioak eserleku bakarra bereganatuko luke, duela lau urte Elkarrekin Podemosek lortutakoak baino bi gutxiago, bototan 5 puntu atzera egingo lukeelako.

Azkenean, PPk diputatu bat gehiago eskuratuko luke, 2 guztira. Boto-emaileen % 10,3k egingo lukete 'popularren' alde.

EITB Focus

EITB Focus

Lurraldeka

Araban, PSE-EEk, EH Bilduk eta EAJk errepikatu egingo lituzkete 2019ko emaitzak, hirurek eserleku bana lortuta. Ea berean, PP ordezkaririk ez izatetik, ordezkari bat izatera pasatuko litzateke, eta Sumarrek galdu egingo luke Unidas Podemosen diputatua.

EITB Focus

EITB Focus

EITB Focus

Bizkaian, EAJk eserleku bat galduko luke (3tik 2ra jaitsiko litzateke), eta EH Bilduk 2 izango lituzke, hots, bat gehiago. Gainerako alderdiek egungo ordezkariak atxikiko lituzkete: 2 PSE-EEk, eta bana Sumarrek eta PPk. Nolanahi ere, lurraldeko azken eserlekua jokoan izango lukete EAJk, PPk eta Sumarrek.

EITB Focus

EITB Focus

Gipuzkoan, EH Bilduk eta EAJk 2na diputatu jasoko lituzkete, orain arte bezala; PSE-EEk bat gehiago lortuko luke (2), eta Sumarrek ez luke mantenduko Unidasen Podemosen ordezkaria. Nolanahi ere, azken eserlekua boto gutxiko aldearekin erabakiko da: PSE-EEren eta Sumarren arteko aldea 400 botokoa izango litzateke ordezkari hori lortzeko, eta 2000koa Alderdi Sozialistaren eta EH Bilduren artean.

EITB Focus

EITB Focus

Fitxa teknikoa

2.400 pertsona elkarrizketatu dituzte EAEn EITB Focus inkesta egiteko (800 Lurralde Historiko bakoitzean).

Elkarrizketak ekainaren 28tik uztailaren 11ra egin dituzte, telefonoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra PSN Nafarroa gaur EAE Espainiako hauteskunde orokorrak EH Bildu Nafarroa PSE-EE Bizkaia Euskadiko PP bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea EiTB Focus albisteak Yolanda Diazen hautagaitza eta hauteskunde programa Hauteskunde inkestak