Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Inbestidura Gernikako Juntetxean, Puigdemonten immunitatea eta ETBko udako programazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Gernikako Juntetxea. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak
Gernikako Juntetxea. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak
Gernikako Juntetxea. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Inbestidura saioa Gernikako Juntetxean: Elixabete Etxanobe jeltzalea Bizkaiko ahaldun nagusi izendatuko dute gaur, EAJren eta PSE-EEren babesarekin. Unai Rementeria jeltzalea ordezkatuko du, zortzi urtez ahaldun nagusi izan ondoren. Inbestidura saioa 09:30ean hasiko da Gernikako Juntetxean.

- Puigdemonten immunitatea: Europako Justiziak gaur erabakiko du Puigdemont, Comin eta Ponsatiren immunitateari buruz. Erabakiaren kontrako helegitea jarri ahalko da, eta, beraz, baliteke horren ondorioak behin betikoak ez izatea.

- ETBko udako programazioa: ETBk udako saio berriak aurkeztuko ditu, 11:00etan, Donostian. Bertan izango dira Unai Iparragirre, Julen Telleria, Miren Nogales, Julen Axpe, Ander Gonzalez, Gabriela Uriarte, Iker Lauroba, Lide Hernando, Klara Mendizabal, Javi Sierra, Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarro, besteak beste. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Azken ordukoa Bizkaia Kataluniako erreferenduma Europako herrialdei buruzko albisteak Telebista publikoa Euskal Telebista Eguneko albisteak Albisteak Puigdemont gaur Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Polonia albisteak